Artium Museoa edo Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa Gasteizen dagoen arte garaikideko zentro-museoa da. 2002ko apirilaren 26an inauguratu zen, eraikinaren jabetza Arabako Foru Aldundiarena delarik. Eraikinaren diseinuaren egilea Jose Luis Caton arkitektoa da, Arabako Foru Aldundiko Arkitektura Zerbitzuko Proiektu Saileko zuzendaria.
Jarraian museo garrantzitsu honi buruzko azterketa sakona egiten saiatuko naiz, gaur egungo egoerari moldatzeko tresna edota baliabideak zer nola erabiltzen dituen aztertuz batik bat.
SARE SOZIALAK:
Facebook-ean 3.642 pertsonek atsegin dute Artium. Bertan, euren garrantzizko berriak argitaratzean, erabiltzen duten hizkuntza gaztelera da batez ere, bakarra ez esatearren. Arestian aipatutako garrantzizko berriak egunetik egunera dituzten erakusketa berriak izan ohi dira, gehienetan argazki edota bideoaz lagunduak, nolabait erakargarriakoak egiteko ahaleginean.
Bere facebook-a miatzen badugu, berehala ohartuko gara asko erebiltzen duten plataforma bat dela: 243 orrialde ditu gogoko, museoak eta gai honekin harremanak dituzten orrialdeak batez ere; egunero argitalpen bat baino gehiago egin ei dituzte, erakusketak ez badira, argaki edota bideo solteak, gogokoak dituztenak eta esagutaraztera eman nahi dituztenak;128 bideo dituzte euren facebook-ean eskegita, benetan ere, oso era txukun, argi eta deigarri batean; eztabaidarako gunea badute, oraindik gutxi erabili badute ere, 2 gai bakarrik aurkeztu dira eztabaidarako, denborarekin gero eta gehiago eta era arinago batean sortuko direla hauteman ahal bada ere.
MIKROBLOGGING:
Artium-ek Twitter mikroblogging plataforman bere kontu propioa dauka. Bertan, 1292 tweets egin ditu, 939 pertsona jarraitzen ditu, 918 pertsona jarraitzen dute eta 107 lista ditu. Twitterren, facebok-en bezala, erakusketak ezagutarazten ditu eta hau, erakusketaren izenburua eta jarraian erakusketari buruz aritzen den orrialde baterako link batez osatzen du. Beste askotan, ezagutaraztera eman nahi duen orrialdearen link-a soilik argitaratzen du.
BESTE ORRIALDE BATZUK:
Artium-ek, egungo baldintzei, hau da, egungo teknologiei harreta berezia egokitzen dio, eta hau, arestian aipatutako plataforma guztiez gain, blog propioa duelako ohartu beharko ginateke. Bloga 2008an sortu zen, eta urte hartako sarreretatik egungo sarreretara arte bidaiatzen badugu, idazteko eta komunikatzeko eraren garapena aztertzen badugu, alegia, aldaketa nabarmenak daudela ikus dezakegu. Aldaketak, batik bat, idazteko eran nabaritu ditzakegu, gero eta ausartago eta zehatzagoak baitira. Haatik, formatoa edota egitura bera erabiltzen jarraitzen dute.
Blogaren egitura hurrengoa da:
Bost kategoriatan desberdinduta dago. Kategoria bakoitza idazle jakin bati dagokio: Ana arregi, Carlos lalastra, Daniel Castillejo, Gert Voort in´t Holt eta Txema garcia Crespo. Bloga, beraz, bost pertsona hauen post-ak osatzen dituzte, hau da, estilo desberdineko idatziak.Horregatik oso blog aberatsa dela esan dezakegu, pisua duten bost idazleen idatziez orniturik dagoelago.
Artium-en blogak, bestalde, beraiei interesatzen zaizkien tokietarako atal zehatz bat dute eta bi orrialde gomendatzen dituzte: “Recursos en línea de Artium” eta Artium-en web orrialde ofiziala, geroago arituko garen orrialdea. Blogaren osaerarekin bukatzeko, beste atal batean Artium-en helburuak batzen dituztela esan beharra dago.
Artium-en web orrialde ofizialari arestian aipu txiki bat egin badiogu ere, jarraian, orrialdearen azterketa sakonago bat doakizue:
Hasteko, hasiera hasieratik, euskaraz, gazteleraz edota ingelesez irakur dezakegula jakin beharra dago. Hiru hizkuntza horietatik, bakoitzak nahiago duena aukeratzeko aukera dauka, web-arenganako hasierako zirrara nahiko on bat sortuz. Zirrara on hori, oraindik hobea da jada barruan sartzean eta web-aren egituraz gozatzean.
Zortzi atal handi desberdinetan banandurik dago: argibidea, bilduma, erakusketak, Artium-en inguruan, jarduerak, hezuntza, liburutegia eta konunikazioa. Atal handi hauen barruan beste azpiatal asko daude, Aetium-ek eskain dezakeen informazio guztia era sinple eta erraz batean lortzeko gidatua. Web-ak azpimarratzeko hainbat atal baditu ere, argazkiei eta bideoei emaniko garrantzia besteen gainetik azpimarratu behar dira.
Web-aren egiturarekin amaitzeko, web-ak eskaintzen duen aukera bikain bat aipatu beharra dago. Aukera zera litzateke, web-ean inskribatzea, zure hotmaila ematea eta erakusketa berri bakoitzaren berri hotmail-ean izatea.
ITURRIAK:
Santiago Arcediano Salazar. Auñamendi Eusko Entziklopedia. “José Luis Catón Santarén”. (2010/12/14) kontsultatua. http://www.euskomedia.org/aunamendi/29995
Wikipedia. “Artium Museoa”. (2010/14/12) kontsultatua. http://eu.wikipedia.org/wiki/Artium_Museoa
Artium-en facebook-a. ATIUM, Centro Museo Vasco de Arte Contemporaneo. (2010/12/14)kontsultatua. http://www.facebook.com/#!/pages/ARTIUM-Centro-Museo-Vasco-de-Arte-Contemporaneo/57260392808
Artium-en twitterra. ARTIUMVitoria. (2010/12/14) kontsultatua. http://twitter.com/artiumvitoria
Artium-en orrialde ofiziala(2010). www.artium.org-ra. (2010/12/14)kontsultatua. http://www.artium.org/Default.aspx
Artium-en blog-a(2008/11/11). Blog ARTIUM. (2010/12/14)kontsultatua. http://blogartium.wordpress.com/
Filed under: Humanities