Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Azkue Fundazioa

diciembre 23rd, 2010 · No hay Comentarios

Andres Urrutia euskaltzaiburuaren aburuz: “Euskara, teknologia berriak eta kultura uztartzeko eta gizarteratzeko jaioa da AZKUE Fundazioa“. Horren ondorioz, AZKUE Fundazioa bizkaitarrentzat, gazteentzat bereziki, gazteak jomugatzat baititu,eta mundu osoko euskaldun guztientzat sortutako fundazioa da. Honek produktu digital erakargarriak eta erabilgarriak eskaintzen ditu,euskara modu berritzailean sustatzen duelako,teknologia berriak erabiltzen dituelako, eta lan-sare zabala duelako inguruan elkarlanean. Esandakoa kontuan izanik, fundazioaren webgune ofizialaren eta haren teknologien erabilerarako plangintza aztertuko dugu.

Teknologia berrien erabilera bere oinarri nagusien artean datza, horregatik, hain zuzen ere berrikuntza kontuan hartuko du. Helburutzat fundazioaren inguruan dabilen lan-sare zabala osatzea izanik. Berrikuntzetako bat eginik, benetako 2.0 jarrera batekin sortu da: guztiz irekita ideiak eta egitasmoak jasotzeko eta partehartzea bultzatzeko.

Esan bezala, teknologia berrien aritik jotzen du fundazioak, horren ondorioz, hainbat kontu dauka zabalik sare sozial ezberdinetan, besteak beste: Facebook; Twitter; Slideshare; Flickr, Youtube-n eta abar. Gainera, esteken bidezko lotura dauka zenbait blogekin, esate baterako: Blogrolla, Webrolla eta Alkarbideren ekintzak.

Bestalde, Azkue Fundazioaren zuzendari kudeatzailea Rodrigo Gartzia Azurmendi izanik, Fundazioak bultzatuko dituen egitasmoen artean, hauek daude: Wiki Plaza, Jakintza librea, Jklik (ikas materiala)Kaixo Frankie!, XUXEN Bizkaieraz, Euskararen Interpretazio Zentroa, Mediategia, Unibertsitate liburutegia, Geurea jaso eta zabalduz! eta  Euskara bidaiari.

Azkue Fundazioaren proiektua aurrera eraman ahal izateko babesa jasotzearen beharra dauka. Honezkero, babesle nagusitzat Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbao, Euskaltzaindia, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea ditu. Entitate bai publiko, bai pribatuak izanik. Besteak beste, aipatu beharra dago Bizkaiko Dipuatzioak 2010eko azaroan, 900.000 euroko diru dohaina egin ziola, fundazioak proiektuari jarraipena eman ziezaion.

Webgune ofizialak, argi eta garbi dagoenez, garrantzi handia ematen dio teknologia berrien erabilerari, eta teknologia berriei beraiei hain zuzen ere. Hori dela eta, oso interesgarria suertatu da haren teknologia berrietarako daukan egitasmoaz jabetzea, bertan, ezinbestekoak direla ikus daiteke eta.

ITURRIAK:

Filed under: Web Communication

Etiquetas:

  • Etiquetas