Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Berlingo harresiaren kontestu historikoa, arimaren malkoak isladatuz

noviembre 28th, 2011 · No hay Comentarios

Nor gara gu, arimarik gabe? Nor da gizakia, bere esentziaren faltan? Funtsezkoa da arimak gure bideak irekitzea, bere begirada argiz bide ilunak zabaltzeko. Nolabait, gizakia bere barnean bizi den arima askearen menpe egon da beti, eta Historian zehar, arima hori, askatasunaren ispilu dena, bizitza eta poesiaren islada dena, bazterturik eta atxiloturik aurkitu da zenbait kasutan, gizakia bera ere, harrapatuz. Askatasun gabeziak eragiten du arimaren baztertzea eta tristezia, eta tamalez, hainbat eta hainbat adibide daude, non gizakia arima librerik gabe bizi izan den.  Berlineko Harresia horren adibide da, berak banandurik milaka arima bakarti eta triste bizi izan ziren XX. mendearen bigarren zatian, 1989. urtean erori zen arte. Baina atxiloketa hau uler dadin, behar – beharrezkoa da Berlineko harresiaren kontestu historikoa argi ulertzea, ez baitzen izan egun bateko gauza.

Begirada, urteetan atzera botata, 1930.hamarkadan sortutako nazional-sozialismoaren jarrera espantsionistak Bigarren Gerrate Mundiala piztu zuen. Gatazka hartan, estatu faxistak zituzten herrialdeek (Alemania eta Italia) eta honen kideek (Japonia) Ardatza sortzen zute; aliatuak (Frantzia, Britainia Handia, AEB) eta Sobietar Batasuna (SESB) aritu ziren faxismoaren asmo hedatzailea bertan behera uzteko. Bigarren Gerrate Mundiala 1939an hasi zen, eta, 1945ean, aliatuen tropak Berlinen sartu ziren, gerrari amaiera emanez.

Gerrate honen inguruan zenbait esaldi famatuak egin dira, hala nola, Iosif Stalinen hurrengoa:

“Si los adversarios se desarman tanto mejor. Si rehusan a desarmarse los desarmaremos nosotros”

Baita ere beste hau, autore ezezaguna duena:

“Los británicos y americanos fueron los que ganaron la segunda guerra mundial, y ahora, en la actualidad ellos son los”buenos” y los nazis unos monstruos, ¿pero que hubiera pasado si ganaban los alemanes?, serían ellos los buenos y los británicos los malos.”

Urte horretan, Potsdamen eta Yaltan (Alemania) bildu ziren herrialde aliatuen   gobernuburuak, hau da, Winston Churchill (Erresuma Batua), Harry S. Truman (AEB) eta Iósif Stalin (SESB).  Honako neurriak hartu zituzten: Alemaniak gerraren bidez anexionaturiko   herrialdeak gerraurreko egoerara bueltatzea, Europaren berrantolatzea, bakearen ziurtasuna uneoro, alemaniar nazien persekuzioa eta Japoniaren errendizioa. Baina bilera horietan, SESBen sistema sozialistaren eta AEBren sistema liberalaren ezberdintasunak agerian geratu ziren. Bi ideologiak kontrakoak ziruditen. Gerra garaitu ostean, mundu osoaren mende egongo zen ideologia zein izango zen ikustear zegoen.

1948-1953 artean, argi geratu zen zeintzuk ziren bi blokeen arteko ezberdintasunak. 1949an, Sobietar Batasunak Elkarren Laguntza Ekonomikorako Kontseilua (COMECON) sortu zuen. Horren helburua, Ekialdeko Europako herrialdeen ekonomia-politikak koordinatzea eta hauen arteko elkarlana sustatzea zen. Herrialde horiek honakoak ziren: Sobietar Batasuna,Hungaria, Txekoslovakia, Ekialdeko Alemania, Polonia, Bulgaria, Errumania eta Albania.

Mendebaldeko blokeak, ostera, Marshall Plana diseinatu zuen. Mendebaldeko Europako ia herrialde guztiak barnean hartu zituen (Italia, Erresuma Batua, Frantzia, Mendebaldeko Alemania…), Espainia izan ezik, Francoren diktadura erregimen antidemoratikotzat jo baitzuten, eta, herrialde horien ekonomia suspertzeko, 13.000 milioi dolarreko laguntza ekonomikoaz baliatu ziren.

Aurrebistaz, Mendebaldeko blokeak bizi-maila handitzea zuen helburu, ongizatearen gizartea zela medio. Bestalde, Ekialdeko blokeak erregimen komunista zentralizatua zuen eredutzat, Mosku hiria herrialde sozialisten buru zelarik.

Baina, 1960. hamarkadan, bi blokeen ezberdintasunak nabarmentzen hasi ziren, batez ere, Berlingo hirian. Dakigunez, gerra ostean, Alemania lau eremutan banatu zuten, eremu bakoitza herrialde aliatu batek administratuta (AEB, Frantzia, Erresuma Batua eta SESB). Berlin sobietarren eremuan zegoen, eta hura ere lau eremutan banatu zuten. Beraz, Londresko Konferentzian (1948) , Erresuma Batuak, Frantziak eta AEBk Alemania estatu bakar batean batzea erabaki zuten: Alemaniako Errepublika Federala (AEF). Paktu honek, 1945ean egindako Yalta eta Potsdameko hitzarmenak hausten zituen, beraz, Stalinek Berlin lurrez blokeatzea erabaki zuen. Horren ondorioz, Berlingo mendebaldea isolatua geratu zen, eta, Gerra Hotzeko lehen krisi handia suposatu zuen. Isolaturiko eremua hornitzeko, Estatu Batuak aireko zubia egin behar izan zuen. 1949an, Stalinek estatu independentea sortu zuen Alemaniako bere sektorean: Alemaniako Errepublika Demokratikoa (AED).

Erreferentziak:

Filed under: History Tagged: Berlingo harresia

Etiquetas:

  • Etiquetas