Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Bizkaiera eta Zuberera

noviembre 7th, 2008 · No hay Comentarios

“Azken urteotan, egoera diglosiko larria jasaten ari da zuberera, oraintsu arte euskalki bizi-bizia izan bada ere. Euskara gutxi erabiltzen da etxetik kanpo eta, nekazaritza-giroan ez bada, etxe barruan ere zaharrekin baino ez.”

(Iturria: Harluxet)

Aurrean daukazuen esaldi hau irakurri ostean penaturik sentitu naiz. Minduta. Goibel. Atsekabetuta . Eta triste. Pentsatzen jarri eta hamaika gauza datozkit burura. Lehena: zuberera gaixoa, gixaxoa, nork pentsatuke lukeen orain urte batzuk zure egoera hain kezkagarria izango zenik? Benetan pena ematen dit horrelako zoritxarra egi bihurtu daitekeela pentsatzeak. Zu historia guztian zehar hain gogorra, hain kemena, hain adoretsua, hain ausarta, hain jasa, hain gaia eta hain euskalduna izanda, nolatan hel zaitezke puntta horretara guk maite zaitugun guztiarekin? 

Zu lehena bazara ere, ez dut bigarrenik izaterik nahi. Sekula. Eta zu lehena ez bazara ere, ez dut bigarrenik izaterik nahi. Sekula. Nireari hori gertatu ez zaiola mesedez! Sekula. Bestela, edozertarako gai nintzateke. Borondatez.

Eta borondatez diot bizkaiera bizi egingo dela, orain eta beti. Arnasa hartuko du eta ezinean ikusten badut, beregana hurbildu eta belarrira xuxurlatuko diot. Goxo-goxo, zintzoki eta laztanez. Bizi egingo zara, gu eta gutarrak hemen jarraitzen dogun bitartean behintzat.

 

Oharra: Bizkaierak eta zubererak amankomunean daben gauza bat da euskalki guztietatik ezbardinenak direla eta bakotxa Euskal Herriko mutur baten kokatzen dala. Beharbada, historiak zeozer erakutsi gura deusku eta guk ez dogu gura ikusi, baina kaltea geuretzat. Zabaldu ondo belarriak eta entzun zuen bihotzeko abotsari, eta jarraitu eizue, ez zarie izango damu.

 

Iturria:

Zuberera, urriaren 6an, 23:00,  http://www.puntubi.com/testuinguruak/zuberera.htm

      

Etiquetas:

  • Etiquetas