Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Busti zaitez euskal kulturaz Durangoko azokan!

diciembre 22nd, 2010 · No hay Comentarios

Durangoko euskal liburu eta disko azoka ezta edonolako azoka arrunta, ez horixe! Urtez uzte Durangoko Landako erakustazokan egiten den 4000 metro karratuko euskal kulturaz jositako eremu paregabea da.

Azoka hau Durangoko Landako Erakustazokan izaten da urtez urte eta aurtengoa 45.edizioa izan da. Azokaren Web orrialdeak Gerediaga Elkartearen laguntza izan du besteak beste, eta honek ere bere web orrialde ofiziala du euskaraz eta gaztelaniaz egitaratua.

Artikulu honetan, Durangoko euskal liburu eta disko azokaren web orrialdearen nondik norakoak azalduko ditut, hots, zein sare sozialetan parte hartzen duen (Facebook), microblogging-a (Twitter) eta barnean dituen beste web orrialdeak (Durangoko azokaren web orrialdea eta Flickr). Sarean dituen kontu guzti hauek oso garrantzitsuak dira. Izan ere, jende dexentek hartzen du parte hauetan eta beraz, nahiko fidagarriak direla esan genezake informazioren aldetik.

Mia Wenjen-ek dioen bezala, “Facebook eta Twitter negozio kontuetarako oso lagungarriak dira”. Hori dela eta, Durangoko azokak arestian aipaturiko sare sozial hauek erabiltzen ditu.

Hasieratik, euskaraz eta euskal munduaz ere zerikusia duten ekoizpenen erakusketa eta salmentarako azoka izan da. Liburuak eta diskoak nagusi ziren hasierako urteetan, gerora DVD, bideo eta euskarri diferente askotako ekoizpenak jarri dira ikusgai eta salgai.

Durango apurka-apurka liburu eta diskoez harago, euskal kultur eragileen topagune bihurtu da. Merkatu plazaren lau hormak txiki geratu eta Durango herriko orube askotan karpa zuriak ere ipini behar izan dira bisitariei lekua egiteko.

Durangoko euskal liburu eta disko azokaren web orrialdea aztertuko dut orain.  Azokaren web orrialdeak Gerediaga Elkartearen laguntza izan du besteak beste, eta honek ere bere web orrialde ofiziala du euskaraz eta gaztelaniaz egitaratua.

Artikulu honetan, web orrialde honen nondik norakoak aztertuko ditugu, hots, zein sare sozialetan parte hartzen duen, microblogging-a, barnean dituen beste web orrialdeak,e.ab.

Facebookean, 757 pertsonek atsegin dute. Sare sozial honetan 8 azpi atal dituzte, hurrenez hurren, horma, informazioa, argazkiak, eztabaidak, hitzorduak, bideoak, oharrak eta estekak daude. Bertan 13 argazki bilduma, 2 bideo, 9 ekimen eta 108 esteka dituzte Durangoko azkoraren inguruko informazioaz beterik. Bertako horman irakur genitzakeen esaldiak honako hauek dira besteak beste;

  • “Durangaldea Bizi” lehiaketa Maristak ikastetxeko Deiene Usategi, Iratxe Landa, Claudia Legido eta Leire Blancok irabazi dute. Abentura asteburua Eroski Bidaiak emanda. 20 bideo aurkeztu dira lehiaketara eta atzo sari-banaketara etorri ziren guztiekin argazkia atera genuen.
  • Jesus Maria Arruabarrena,’Letxero’, abadiñarrak ere gaur dauka sinaduretarako hitzordua, 12:30etik aurrera Durangoko argitapenak standean
  • ‎15:30ean, Ahotsenean, Xabier Leteri omenaldi xumea egingo zaio. Jose Angel Irigaraik eta Asier Serranok parte hartuko dute.

Argi ikusten den bezala, denetan azokaren inguruko informazioa helarazten digute, hau da, egongo diren ekimenak, kontzertuak, lehiaketak,e.ab

Twitterrean 247 tweet egin dituztela ikus genezake. Gainera, 174 jarraitzaile dituzte eta 167 pertsonari jarraitzen diote. Horrez gain, jarraiztale hauek 9 listetan banatuak dituzte. Twitterrean irakur genitzakeen tweet-ak honako hauek dira hala nola;

  • Galizako Culturgal azokatik ordezkaritza Durangon; etorri ahala elkarrizketak egiten http://yfrog.com/muuf60j;
  • #azoka10 Eskerrik asko benetan aurtengo Azoka egiten lagundu diguzuen guztiori eta parte hartu duzuenoi.;
  • #azoka10 Sortzaileak sinatu eta sinatu gaur ere.

Tweet hauetan guztietan, Azokari buruzko egunean eguneko gauzak kontatzen dira eta baita egingo diren ekimenak ere. Beraiekin harremanetan jarri nahi ezkero, “#azoka10″ jarri beharra daukagu esaldiaren hasieran.

Bestalde, Durangoko Azokaren Web orrialdean ondorengo orrialdeak aurki genitzake: Sarrera (denetariko informazioa dago), Azoka (bertan Azokaren historia, Gerediaga Elkartea, Argizaiola omen-sariak eta Araudia 2010 aurkitzen dira), Erakuslea (azokan saltzaile bezala parte hartzeko), Katalogoa (Euskal argitaldariek argitaratzen dituzten liburuen eta diskoenerreferentziak aurkitzeko), Bisitaria (Planoak, Partaideak, Nola heldu, garraioa, Egitaraua, Sinadurak eta Salduenak txokoak daude), Albisteak (Albisteen fitxategia eta Argazki Galeria daude bertan), Durangaldea (Durangaldeko hainbat bideo daude bertan), Sare sozialak (Facebook eta Twitter), Harremanetarako (edozein iritzi, kexa edo iradokizun helerazteko).
Orrialde hau egin ahal izateko babesle eta laguntzaile anitz izan ditu, bestea beste:

  • Antolatzailea: Gerediaga Elkartea.
  • Babesle nagusia: Bizkaiko Foru Aldundia.
  • Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Durangoko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Arabako Foru Aldundia, BBK, Eroski, Euskaltel.
  • Laguntzaileak: Lesa Landako Erakustazoka S.A., +Dendak, Durango bai, La tostadora.
  • Komunikabideak: eitb, Berria, Gara, noticias, Deia, El Correo eta Diario Vasco.
 

Azkenik, Flickr-en ere Durangoko azokan ateratako argazki bilduma ikaragarria ikus genezake. Momentuan momentuko argazki guztiak daude bertan.

Laburbilduz, Durangoko euskal liburu eta disko azokaren web orrialdeak ekintza ugari eskaintzen dizkigu eta gainera, Twitter eta Facebook bezalako sare sozialek honen berri izan dezagun laguntzen digute. Gainera, sare sozial hauetan jarraitzaile ugari dituztenez oso informazio ona eskaintzen digutela ziurtatzen dugu Durangoko azokari buruz. Honez gain, ikusi dugu Flickrean ere kontu bat dutela non bertan ateratako argazki guztiak eskuragarri ditugun.

 

INFORMAZIO ITURRIAK:

Filed under: Basque Language, Blogs and forums, Microblogging, Social networks, Web Communication

Etiquetas:

  • Etiquetas