Day of Defeat jokua internet bidez 2. Mundu Gerran islatzen da, lehen pertsonan jokatzen den jokua da. Valvek garatu du jokua, DoD-a 2004 –an estreinatu zen . Ordenagailuan jokatu beharreko jokua da.
Jokalariek zein taldetan jokatuko duten hautatzen dute, hots, Aliatuekin( EEUU eta UK) edo Ejearekin( Alemania).Talde bakoitzak arma propioak eta janzteko era desberdina dauka.
DoD-an jokatzen ari zaren bitartean jokalarien datuak,erronkak eta beste hainbat gauzen informazioa erakusten dizu, zenbat aldiz hil zaren eta zenbat pertsona hil dituzun esanez.Gainera, jokuak taldeko puntuazioa islatzen du ere.
Partida normalean denbora zehatz bat pasa ostean, bukatzen da eta txanda gehien irabazi duen taldea da garailea,helburu gehien bete dituena garaile.Honen ostean , jokuak beste mapa bat kargatzen du eta beste partida batera salto egiten duzu beste mapa batean, mapak normalean 2 Mundu Gerran islatuak dira, hala ere, jokalariek edo edonork sor dezake beste mapa berri bat eta sarean eskegi gero zerbidore batean jokatu ahal izateko
Day of Defeat-ko mapek bi helburu dituzte:
– Bandera hartzea. Taldeak mapan agertzen diren bandera guztiak konkistatu behar ditu irabazteko.
-Helburua suntsitzea. Jokalariek bonba bat plantatu behar dute eta beste jokalari batzuk hori ekiditu behar dute irabazteko.
Dod-a ezagunez den jokua , mundu mailan jokatzen den jokua da , honen xedea, jendeak ondo pasatzean datza.
Day of Defeat-a, Steam Valve-ren plataformaren bidez eta youtube-ren bidez eskaintzen da, Steam plataforman agertzen zaigu jokoaren deskribapena eta informazio orokorra eta honen aurkezpena bideoen bidez.
Besterik gabe, jokua 2005. urtean hobetu ostean, joku interesgarri bat dela ikus daiteke, edonori zuzendua, oso interesgarria eta lagunekin jokatzeko aukera paregabea.
Erreferentzia
Valve.2004 http://www.valvesoftware.com/games/dods.html
Filed under: Uncategorized