Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Deusto’s Littera Media 2012-12-08 12:52:53

diciembre 8th, 2012 · No hay Comentarios

Simpson Filosofoak

Nork ez da noizbaitean galdetu, zein den bizitzaren zentzua? Zer dagoen Heriotzaren ostean? Edo gai traszendentalei buruzko bururapenak izan? Mota honetako galderen erantzunak bilatzen saiatu dira filosofoak historian zehar. Duela mende askoko pentsalari askoren ideiak oraindik ere irakasten dira ikasgeletan; hala nola: Sokrates, Nietzsche, Descartes, Ortega y Gasset… Baina existitu diren filosofo guztien artean, Platon da, nire ustez, interesgarriena. Bere bizitza, ideiak eta idatzitako obrak izugarrizko ekarpenak egin zizkion antzinako greziar filosofiari.

Platon Atenas hirian jaio zen K.a IV mendean. Hasiera batean, kirolan eta antzezlanetan aritu zen; baina arrakastarik lortu ez zuenez, Akademia platonfilosofian interesatu eta, bertan, benetako arrakasta lortu zuen. Bere filosofiari dagokionez, Sokrates pentsalariaren ikaslea izan zen. Hori dela eta, harengandik influentzia handia jaso zuen.

Platonek obra ugari idatzi zituen, haien artean Republica liburua da ezagunena. Garatu zituen idei transzendentalen artean; ideien teoria, errepublika idealaren teoria, giza antropologiaren teoria eta Haitzuloaren mitoa dira oihartzun gehien izan dituztenak. Berak pentsatutako idei filosofiko guzti hauek, berak sortutako akademia batean irakatsi zituen bere bizitzan zehar.

81 urte zituela hil zen eta berak sortutako akademian lurperatu zuten. Platon hil ostean, antzinako greziar filosofiari dagokionez, bere ikasle batek lekukoa hartuko dio: Aristoteles. Filosofo honek, Platonen ideiak garatu eta, zenbaitetan, kritikatuko ditu.

Bukatzeko, nire ustez, Platonek bizitzari buruz egindako ekarpen filosofiko ugari gure jarreretan diardute. Beharbada, haren filosofia oso ideala eta errealitate utopiko bat dela esan daiteke. Baina benetako gogoeta sakona egin ostean, haren filosofia guztiz zentzuduna dela antzeman dezakegu. Hori dela eta, nik edonori gomendatuko nioke jenio honen irakurketaz gozatzeaz.

Platon

 

Egilea: Ayala Maqueda

 

Filed under: Uncategorized

Etiquetas:

  • Etiquetas