Dublin Core Metadata Ekimena azaldu baino lehen, lehenbizi metadatuak zer diren eta zertarako erabiltzen diren azalduko dut. Metadatuak beste datuak deskribatzen dituzten datuak dira. Normalean, metadatu talde batek datu-talde bati egiten dio erreferentzia, errekurtso deiturikoa. Metadatuen erabileran gehien aipaturikoa bilatzaileena da. Informazio gehigarria erabilita emaitzak zehatzagoak izango dira, eta erabiltzaileak eskuz egindako osagarrizko filtrazioak baztertu ditzake. Metadatuek lanen jarioa errazten dute, datuak formatu batetik bestera automatikoki bihurtuz. Hala ere, jakitun batzuk metadatuak kritikatzen dituzte, oso zailak eta mugagabeak direla esanez, adibidez.
Dublin Core Metadata Ekimena, edo DCMI (ingelerazko Dublin Core Metadata Iniciative) metadatu estandarren garapenaz arduratzen den erakunde irekia da; eta metadatu hauek asmo eta negozio-ereduen eremu zabal bat eskaintzea ahalbidetzen dute. DCMI-ren jardueren artean honako hauek aurki ditzakegu: arkitektura eta modelatuaren gainean egindako lanak, lan kolaboratzaileak DCMI komunitate eta talde-lanetan, konferentzia eta seminarioak, eta hezkuntza-esfortzuak normen baieztapen generala eta metadatuen praktika zabaltzeko.
Dublin Corek, normalean, XML inplementazioa erabiltzen du, eta “Resource Description Framework”-an oinarritzen da. Erakunde hau 15 definizio semantiko deskriptibo dituen sistema da, hauei esanahi semantikoa transmititu nahi dietelarik. Definizo hauek aukerazkoak dira eta errepikatu eta edozein ordenean agertu daitezke. Definizio sistema hau oinarrizko ezaugarrien hiztegi bat emateko diseinatu zen, jatorrizko formatua edo espezializazio eremua inporta barik. Oro har, elementu hauek oinarria adierazten duten 3 taldetan sailkatu ditzakegu: errekurtsoaren edukiarekin zerikusia duten elementuak, errekurtsoa propietate intelektual bat bezala ikusita dauden elementuak eta errekurtsoaren instanziazioarekin erlazionatuta dauden elementuak.
ITURRIAK:
* Dublin Core Metadata Iniciative. Making it easier to find information. (1995-2010). 2011ko urtarrilaren 15an kontsultatua. Orrialdea: http://dublincore.org/
*Metadato. (2010, 31) de diciembre. Wikipedia, La enciclopedia libre. 2011ko urtarrilaren 15an kontsultatua. Orrialdea: http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Metadato&oldid=42897115
*Dublin Core. (2010,24) de septiembre. Wikipedia, La enciclopedia libre. 2011ko urtarrilaren 15an kontsultatua. Orrialdea: http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Dublin_Core&oldid=40508211