Dublin Core Metadata Initiative (DCMI) negozio ereduak eta asmoak bultzatzen dituen eta metadata estandar eraginkorren garapenaz arduratzen den erakundea da. DCMI-ren jardueren artean hauek topatu ditzakegu: arkitekturaren eta modelismoaren inguruan lan egitea; DCMI Komunitateetan eta Lan Taldeetan laguntza ematea, hauen eztabaidetan parte hartzea eta konferentzietara joatea; eta lotura estandarrak eta hezkuntza ahaleginak egitea metadata estandarren eta praktiken onarpena hedatu dadin.
Bestalde, baliadibeak deskribatzeko irizpide internazionalak garatzen ditu hauen bitartez informazioa bilatu eta partekatu ahal izateko. DCMI-k baliabideen deskribapena sustatzen dituen baldintzak garatzen eta mantentzen ditu. Baldintza hauek DCMI-ren onarpen prozesu formalean garatutako baldintza hauei “DCMI Working Draft”, “DCMI Proposed Recommendation”, edo “DCMI Recommendation” estatus bat ematen zaie. Honez gain, DCMI-k pistak ematen dizkie testuinguru formal honetatik kanpo garatzen diren zerbitzuei (“Recommended Resources”).
Metadatuak datuei buruzko datuak dira, normalean oso estrukturatuta eta kodetuta daude konputagailu bidezko hauen galdeketa eta prozesamendurako; eta Dublin Core DCMI-k garatzen duen metadatu forma bat da. 15 definizio semantiko deskritibo dituen sistema da, eta honen helburua definizio horiei esanahi semantikoa ematea da. Dublin Core metadatuak errez erabiltzen dira eta dituzten abantailak hauek dira: sinpletasuna, flexibilitatea, independentzia sintaktikoa, maila altua duen normalizazio formala, etab.
Iturriak:
- Dublin Core Metadata Initiative (2010, azaroak 22). Kontsultatua: azaroak 28, 2010. Orrialdea: http://dublincore.org/
- DC-2010 International Conference on Dublin Core and Metadata Applications (2010, urriak 20-22). Kontsultatua: azaroak 28, 2010. Orrialdea: http://www.asis.org/Conferences/DC2010/
- Dublin Core (2010, irailak 24). Wikipedia, La enciclopedia libre. Kontsultatua: azaroak 28, 2010. Orrialdea: http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Dublin_Core&oldid=40508211.