Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

eratorbidea

junio 27th, 2012 · No hay Comentarios

9- Eratorbidea eta hitz elkartuak: ezaugarriak eta gertaerak.

           Gizartea garatuz doan neurrian, hizkuntza ere aldatuz eta garatuz doa. Lehengo euskal hiztunek hitzetik hortzera zerabiltzaten berba asko galtzen ari diren bitartean, haiek sekula entzun ez zituzten beste asko gure eguneroko bizitzetan sartu dira. Lanbide zahar asko desagertu dira, eta berriak sortzen doazen heinean agertuz doazen tresna, gertaera, kontzeptu, fenomeno eta ezaguera berriak nola edo hala izendatu beharrean aurkitu da gizona.

Lexiko berrikuntza fenomeno orokorra eta ohikoa da hizkutnza guztietan. Hala ere, hizkuntza batetik bestera desberdina da

Egun euskaraz 6 baliabide erabiltzen dira hitz berriak sortzeko: mailegutza, zabalkuntza semantikoa, berrezarpen lexikala, era-berrikuntza fonetikoa eta nik mintzagaitzat hartuko ditudan eratorpena eta konposizioa.

Eratorpena, autonomia lexikal osoa duen edota bestela esanda beregaina den erro edo oinarri lexikal bati posizio jakin batean autonomia lexikalik gabeko morfema  edo hizki bat edo batzuk eranstean datza.

Eratorbidean, oinarriaren esanahi kontzeptuala aldatzen da, flexioan, aldiz, ñabardura gramatikalak eransten dira baina esanahi kontzeptuala aldatu gabe.

                Beste alde batetik erator-hizkiek talde zabala osatzen dute eta elementu berriak erraz sortzen dira. Flexio hizkiena ordea talde itxia da eta ez da erraza elementu berririk sortzea. Honi gehitu behar zaio eratorbidean flexioan ez bezala hutsuneak (gaps) sortzen direla. Flexioan ez da egongo hemen erakusten diren gisako hutsunerik, erregularragoa da bai formaz, bai edukiz.

erator hizkiaren kokalekuaren arabera atzizki, artizki eta aurrizkiak bereizten direla. Zalantza barik euskaraz denaz bezainbatean aurrizkiak dira nagusi. Artizkiei dagokienez, –ra- morfema aipatu ohi da beti eta ia soilik horrelakoetan: eragin, eraman, erakarri erabili e.a. Baina bere emankortasun urria aitzakiatzat hartuta atzizki eta aurrizki bideak ekarriko ditugu bakarrik hona. Hemen soilik aurrizki eta atzizkiak aipatuko dira.

            Besterik barik ekin diezaiodan bada erator atzizkien sailkapena egiteari[1].

 

 

1. IZEN SORTZAILEAK

               

1.1. ABSTRAKTUAK

-TASUN[2]/-TARZUN[3] (dasun, -asun): garbitasun,

-TATE (-dade, -dare, -tade, -date): egitate

-EZIA: ahulezia,

-KERIA (-eria): okerreria.

-GO(A): apezgoa

-TZA(1)[4]: artzaintza,

-GINTZA (-kintza): ehungintza,

-ERA(1): luzera,

1.2. AGENTEA edo EGILEA

-ARI (-kari, -lari, -tari): kantari,

-GIN/-GILE (-kin, -kile): okin, zurgin …

-LE/-TZAILE: egile, hiltzaile…

-KO(1): etxeko,

-DUN(1): jostun

-ZALE(1): esnezale,

1.3. MULTZOA

-DI (-ti, -doi, -dui): pagadi, abesti…

-ERIA (-teria): umeteria, …

-TZA(2): dirutza,

-KETA(1): ardiketa

-KADA(1)/-TARA: ahokada, …

1.4. TRESNA, BALIABIDEA

-GAILU (-kailu): juntagailu, …

-GARRI (-karri): lokarri, ongarri,

-KI(1): estalki,

1.5. OBJEKTUA / PRODUKTUA

-KI(2): zerriki, saiheski,

-KO(2): gerriko, oinetako,

-KADA(2) (-ada): harrikada, …

-KIN(1): etekin,

-KARI(1) (-ari): janari, opari,

-KIZUN(1) (-izun): emankizun, igarkizun,

1.6. LEKUA

-TEGI (-degi, -egi): harategi, santutegi, liburutegi, Alonsotegi, epaitegi, amildegi, haurtzaindegi…

1.7. GARAIA

 

-TE(1): elurte, lehorte, izurrite, gosete, gerrate…

1.8. ADITZOINARI ERANTSIZ, EKINTZA / ONDORIOA

-TZE(1)/-TE(2): aterate /ateratze, errete / erretze…

-ERA(2) (-kera): sarrera, irteera, …

-MEN/-PEN (-mendu, -mendi): barkamen(du), aitorpen, luzapen / luzamendu, hitzarmen, oroimen, laburpen…

-ZIO[5] (-zino, -zione, -ziño): amorrazio, burutazio, barkazio, deizio…

-KETA(2) (-eta): azterketa, lapurreta, salaketa, zuzenketa, olgeta…

-KUNTZA[6]: hizkuntza, medikuntza, zapalkuntza…

-DURA (-tura, -kura): abiadura, komuztadura, egitura, ñabardura…

-KUNDE (-gunde, -kune, -kunte): aiherkunde, berpizkunde, nahikunde, erakunde, emakunde…

-TZA(3) / TZE(2): jaiotza, ezkontza, iraultza, bizitza, emaitza, laguntza…

-ADA: tarratada, bultzada, ziztada, taupada…

-ANTZA (-antzia, -entzia): alegrantzia, esperantza, fidantza, usantza…

1.9. ZERO ATZIZKIA; derivación impropia, Conversió sintáctica, Conversión

eduki, irabazi, ukitu, isuri…

 

2. IZENONDO- SORTZAILEAK

                2.1. UGARITASUNA/ MAIZTASUNA

                -TSU(1) (-zu): osasuntsu, arriskutsu, koloretsu, mukizu, Arantzazu…

            2.2. JATORRIA

-(T)AR (-dar): albaniar, bilbotar, zeaniztar, chomskytar, sabindar, gutar, kanpotar, baserritar…

            2.3. JOERA, ERRAZTASUNA, ZALETASUNA

                -BERA (-pera): hozbera, minbera, sentibera, egosbera…

            -KOI (-oi): elizkoi, herrikoi, etxekoi, aurrerakoi, atzerakoi, barnerakoi…

            -KARI(2): andrekari, egikari, lagunkari, zurrupakari…

            -KIN(2): jendekin, katukin, lagunkin, haurkin…

            -TI: gezurti, negarti, loti, lotsati, izuti…

            -TIAR/-LIAR: baketiar, etxetiar, ezkertiar, ezteiliar, ikusliar, egoiliar…

            -KOR (-or): emankor, sarkor, hilkor, lotsor, baikor…

            2.4. GAITASUNA

                -GARRI (-karri): negargarri, lotsagarri, ikusgarri, ulergarri, aipagarri…

            -KIZUN(2): sendakizun, barkakizun, hilkizun, etorkizun, eginkizun…

            2.5. JABEGOA

                -DUN(2) (-tun): ugaztun, zentzudun, bizardun, euskaldun, dirudun, txapeldun…

            -KO(3): bihotz oneko, hiru urteko, jenio txarreko…

 

3. ADITZ-SORTZAILEAK

-TU (-du): adiskidetu, haserretu, aberastu, argaldu, gaurkotu, oheratu…

            -(Z)TATU: aireztatu, egiaztatu, legeztatu, ureztatu…

            -(KA)TU: sailkatu, zirikatu, tartekatu…

 

4. ADITZONDO-SORTZAILEAK 

-KI(3): biziki, bortizki, ederki, poliki, ongi, egiazki…

            -TO (-do): ederto, polito, ondo, txarto…

            -RO: berriro, astiro, geldiro, luzaro, dongaro, emekiro, handikiro / handiroki…

            -KA: egurka, harrika, zirika, eztulka, urteka, ehunka, galde(z)ka…     

 

5. ATZIZKI HANDIGILE eta TXIKIGILEAK[7]          

-KOTE: liburukote, gizonkote…

            -TXO (-tto): etxetxo, liburutto, ttikitto, goiztxo…

            -XKA / -SKA / -XKO / – SKO: bidexka, sardexka, mordoxka, idisko…

            -ÑO: maiteño, xoriño…

            -TSU(2): azkentsu, bezalatsu, halatsu, bertsu…

            -KO: otsoko, mandoko, azeriko, zozoko…

            -ZKA (-zta): berdezka, gorrizta, zurixka, zurizta…

 

6. EUSKAL AURRIZKIAK[8]

            BIR- / -BER[9]: berregin, berpiztu, birloba, berrikusi…

            DES-: desegin, deserrotu, desegoki, desordu…

ERRE- / ARRA-: arrerosi, arrikusi, arrabildu, arralaba, arramaiatz, arralili…

EZ-: ezuste, ezbehar, ezizen, ezgauza, ezikasi, ezikusi…

Eratorbidea utzi eta hitz-elkarketara igarota, lehenik eta behin, kate bat hitz elkartutzat jotzeko baldintza batzuk bete behar direla esan behar dut. Sintaxian ezin era daitezke (bi izen elkarren ondoan ezin joan daitezke loturarik gabe), ezin daiteke hizkuntza-elementurik tartekatu osagaien artean (txori-kaiola ederra, *txori eder kaiola) eta modifikatzaileek hitz elkartu osoa besarkatzen dute: (etxeko [txori-kaiola], *etxeko txori [kaiola]).

Euskal hitz elkartuak gramatika kategorien arabera sailkatuko ditugu. Ugarienak izen elkartuak dira. Osagaien arteko harremanean oinarrituta bi sail bereiziko ditugu: kopulatiboak eta medekotasunezkoak. Lehenengoak bi osagaiak maila berekoak dituztenak izango dira, bigarrenek aldiz osagai nagusi bat edo buru bat (mugakizuna) eta bestea (mugatzailea) honen mendekoa izango dute. Buruak iragaziko dizkio bere ezaugarri guztiak hitz elkartuari. Sailkapenerako Euskaltzaindiak argitaratu Hitz-elkarketa / 4 liburuko 46.-47. orrialdeetan azaltzen denetik abiatuko naiz: 

 

1.      Bikoiztapenak: aurrez aurre, aurpegiz aurpegi, etxerik etxe, gorri-gorri, bihotz-bihotzean…

2.      Dvandva-elkarteak: seme-alabak, mendi-itsasoak, zuri-beltz, andra-gizonak, joan-etorri…

3.      Bahuvrîrielkarteak: sudur-luze, ipurtarin, begi-bakar, adar-bakar…

4.      Izaera-elkarteak: moldagaitz, pentsaezin, egonezin, ulerterraz…

5.      lotsagabe, lo falta erakoak: adargabe, lotsagabe, gogo falta, ahalegin falta…

6.      Aditz-elkarteak: odolostu, antzaldatu, indarberritu, lur hartu…

7.      Sintektikoak: hargin, legegile, atezain; etxe-garbitzaile, ume-zaintzaile, abeltzaintza, egur-bilketa, kantu kantari…

8.      Asmo-elkarteak: negargura, logura, diru-gose, etxe-zale…

9.      egin berri erakoak: etorri berri, jan-zahar…

10.  jarleku erakoak: itxarongela, jardunaldi, ikusmolde…

11.  eguzki-lore erakoak: azterketa-egun, aditz-komunztadura, ogi-zati, egun-erdi, berbaurre, aurreuste, kaka-usain…

12.  Atributu- eta koordinazio-elkarteak: lehendakari jaun, telebista-irrati…

13.  Tautologiazko elkarteak: Lizarra-Estella, garai-adin…

14.  Aposizioak: Oiz mendia, Xabier Lete poeta, D eredua, Santanape pilotalekua…

15.  Izengoiti-elkarteak: Lazkao Txiki, Marizikin, Marimotz 

16.  Sinbolismo fonetiko edo hots-uztardurak: barra-barra, tirri-tarra, plisti-plasta, zehatz-mehatz, txiri-txiri, tipi-tapa…

17.  Exoelkarteak: metahizkuntza, ultramore, supergizon, supernia…

 

Etiquetas:

  • Etiquetas