Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Eraztunen Jauna

diciembre 14th, 2012 · No hay Comentarios

Post honetan, “Eraztunen Jauna” trilogia azalduko dut. 10 urte inguru izan arren eta nahiz eta “The Hobbit” pelikula atarian daukagun, ezin ditugu film hauek ahaztu. Aipatutako Peter Jacksonen pelikula berriak aurreko sagaren pasioa berriro ere piztu du, eta horregatik post hau eskaini nahi nizueke.

Eraztunen Jauna trilogia zinemaratu egin den saga bat da. Hiru filmez dago osatuta: “Eraztunen Jauna: Eraztunaren Elkartea”, “Eraztunen Jauna: Bi dorreak” eta “Eraztunen Jauna: Erregearen Itzulera”. 2001. urtean agertu zen lehenengo pelikula, 2002an bigarrena eta hurrengo urtean azkenengoa.

J. R. R. Tolkien idazleak idat20060818041914-el-senor-de-los-anillos2zitako eleberrian dago oinarrituta trilogia. Tolkienek 1954. urtean amaitu zuen idazten, eta 1978an gaztelerara itzuli zen. Pelikula hauek baino lehen, 1978an Ralph Bakshi zuzendariak Tolkienen liburuaren lehenengo zati erdia zinemara eraman zuen, baina animaziozko pelikula gisa.

Proiektu zinematografiko erraldoiena izan omen da, eta 2900 milioi dolar bildu ziren hiru pelikulak batuz. Proiektu osoa 8 urtez garatu zen, eta eszena guztiak Zeelanda Berrian grabatu ziren, Peter Jacksonen aberrian.

Itzelezko proiektu honek oso mereziak dituen sari ugari irabazi zituen. 17 Oscar Sari, 10 BAFTA sari eta 10 Urrezko Globo sari jaso zituen. Horrez gain, lehenengo pelikulak 870.000.000 USD inguru bildu zituen, gutxien bildu zituena izanik. Bigarrenak, ia 930.000.000, apur bat gehiago. Baina azkenengoa izan zen txapela irabazi zuena, bere diru-bilketa 1.119.000.000koa izatera heldu baitzen. Hirugarren pelikula, “Eraztunen jauna: Erregearen Itzulera”, bilketa handiena lortu duten filmen rankingean dago, 6. postuan, “Transformers: Dark of the Moon” aurrean izanik. Beste bi filmak atzerago daude zerrendan, lehenengoa 29. postuan eta bigarrena 20.ean.

Nobelaren jarraitzaileen artetik, kritikak ere jaso ditu. Nobela eta pelikulen arteko aanillo_el señor de los anilloskatsak ugariak direla diote. Agertzen ez diren pertsonaiak, eszena oso garrantzitsu ukatuak, eszena batzuk nahasturik euren artean…  Adibidez, lehenengo pelikulan, Nazgûl talde batek Frodo eta bere lagunak erasotzen dituzte. Bat-batean, Arwen elfoa agertzen da protagonistak salbatzeko. Liburuan, bestalde, Glorfindel deitutako beste elfo bat azaltzen da, Nazgûl horiek hil eta lagun-taldea salbu ipintzen dituena.

Inkongruentzia horiek izanagatik ere, trilogiak itzelezko arrakasta izan zuen. Argi ikus daiteke jaso zituen sari kopuruan. Aktoreak oso famatuak dira, eta ederto jokatu zuten euren paperean. Protagonista nagusia, Frodo Bolson, Elijah Wood aktoreak egin zuen, eta bere lagun banaezina, Samsagaz Gamyi, Sean Astin da. Bestalde, hiru kide gerlariak, Aragorn, Legolas eta Gimli, Viggo Mortensen, Orlando Bloom eta John Rhys-Davies aktoreek  hurrenez hurren egiten dute euren papera.

Esandako guztiagatik, trilogia ezin hobea gauzatu zuen Jacksonek. Kritika diezaiokegun gauza bakarra, nire ustez, liburuarekiko akatsak dira. Hala ere, jantziak, musika, akzioa, tramaren garapena eta aktoreek bikain daukate, eta horiek guztiek beste arazoak minimizatzen dituzte.

 

Erreferentziak:

 

Filed under: Cinema

Etiquetas:

  • Etiquetas