Kike Amonarrizek, euskal filologo eta telebista aurkezleak, ETB1eko “Tribuaren Berbak” saioan euskaltegien lana goraipatu eta euskaldun berriei omenaldia egin nahi izan die, haiek goretsiz. Saioari “Monumentu bat euskaldun berriei” izena eman diote eta bertan, hainbat euskaldun berri elkarrizketatu dituzte.
Izan ere, 1987tik 400.000 pertsona inguru ibili dira euskara ikasten euskal herriko euskaltegi ezberdinetan zehar. Jendeak arrazoi ezberdinengatik ikasi du euskara. Alde batetik, hizkuntza gustatzen zaielako edo beraien seme alabei irakasteko eta bestetik, lana bilatzeko edo euskarazko tituloak ateratzeko. Adibide gisa, hiru euskaldun berri ezagun elkarrizketatu dituzten saioan: Fernando Goñi pilotaria, Andrea Arrizabalaga ETBko aurkezlea eta David Doblas kirolaria.
Euskaldun berriek diotenez, euskara ikastea zaila da asko kostatzen zaielako. Izan ere, saio hau euskarak fama hori duelako egin dute, euskara ikastea zaila denaren mitoa suntsitzeko. Saioan azaldu bezala, 900 ordu nahiko izango ziren euskara ikasteko, horrek 3-4 urtez euskaltegira joatea suposatuko luke.
Izan ere, euskaltegien erronka euskararen eskaintza hobetzea eta euskara ikasteko prozesua erraztea litzateke, haien zutabe nagusietako bat, helduen alfabetatzea liteke. Horretarako, hainbat herritan dago ikasteko aukera, gainera, on line edo autoikaskuntzaren aukera ere eskaintzen dute. Horrez gain, euskaldun giroan egoteko urte osoko barnetegiak ere badaude, euskara modu murgilduago batean ikasteko.
Azkenik, esan beharra dago, euskaldun zaharrok euskara txikitatik menperatzearen probilegioa daukagula, hori dela eta, gure lana euskaldun berriei laguntzea dela. Batez ere, erabiltzeko esparruak ematea, pazientzia izatea eta garrantzitsuena, haiek ez uxatzea. Euskaldun zaharrak izateagatik ez gara euskaldun berriak baino euskaldunagoak. Edonola ere, euskaldun berri ala euskaldun zahar, guztiok gara euskaldun!
Erreferentzia
-Agurtzane Aramendi (2003.11.21). Euskal telebista “Helduen alfabetatzea da, transmisioarekin batera, euskararen etorkizunaren zutabeetako bat” 2014.01.17 http://www.blogseitb.net/euskara/2013/11/21/helduen-alfabetatzea-da-transmisioarekin-batera-euskararen-etorkizunaren-zutabe-nagusietako-bat/