Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Fidagarria al da pribatasuna Facebook-en?

diciembre 13th, 2010 · No hay Comentarios

Facebook webgune soziala, hasiera batean, Harvard Unibertsitateko ikasleentzat sortua izan zen baina orain mundu guztiari irekia dagoen sare bat da. Erabiltzaile bakoitza bertako sare desberdinetan ibili daiteke, bere zaletasun, bizitoki edo lagunen araberakoa izan daitekeelarik, beste hainbat aukeren artean. Bertan kontua ireki eta lagunak egin, oharrak idatzi, argazkiak igo, talde desberdinen partaide egin, lagunekin eta lagunak ez direnekin komunikatu eta jolastu ere egin daiteke. Baina, nor izan daiteke guzti honen lekuko? Honi buruz zerbait gehiago jakin ahal izateko Elias Notario eta Eduardo Arcos adituen iritzi eta gomendioak batu ditut hurrengo lerroetan.

Sare-sozial honetan profil bat zabaltzean, bakoitzak bere pribatasun ezarpenak aukera ditzake, hau da,mundu errealeko lagunei zu aurkitu zaitzaten laguntzeko, oinarrizko informaziotik zerbait jende guztiari irekia dago. Era berean, jaioterria eta interesak guztientzat ezartzea gomendatzen du sare-sozial honek, horrela lagunek hauek erabil ditzaketelako zurekin konektatzeko. Facebook-en partekatzea:

– Nire egoera, argazkiak eta sarrerak

– Biografia eta gogoko aipamenak

– Familia eta harremanak

-Etiketatuta nagoen argazki eta bideoak

– Erlijio eta politika ikuspegiak

– Jaioteguna

– Sarreretan komentatu ahal izatea

– Heltzen naizen toakiak

– Harremanetarako inforamzioa.

Atal hauek guztiak hurrengo ezarpenen artean aukeratu behar dira: Denek, lagunek bakarrik edo lagunen lagunek.

Horrela ikusita, nahiko fidagarria ematen du baina egia esan, ez da horrela. Izen faltsupean izendatzen den jendea edota euren profilean gezurrak argitaratzen dituztenak ere badira. Beraz, ez dakigu ziur norekin kontaktuan jartzen garen. Gainera, edonork ikus ditzake gure argazkiak nahiz eta guk gure pribatasun ezarpenetan “lagunek bakarrik” aukeratuta euki. Zergatik? Norbaitek bere horma zabalik badauka, hau da, horma publikoa badauka eta gure argazkiren baten “atsegin dut” klikatzen badu, nahikoa da gure laguna ez den edozeinek argazki hori ikusteko. Elías Notariok (erredaktore eta sare-sozialetan aditua beste hainbat gauzen artean) dioenez, beste arazo larri bat ID-ekin erlazionatutakoa da. Dirudienez, sare-sozial honetako aplikazio asko eta askok informazioa hirugarren pertsonei zabaldu omen diete. Gehin erabiltzen diren aplikazio hauek erabiltzailearen ID bakarra elkarbanatu dute eta ID-aren zenbaki horri esker edozein motatako informazioa lor daiteke.

Aurreko hauek adibide soilak besterik ez dira baina Facebook-en pribatasunarekin erlazionaturiko arazoak hainbat eta hainbat dira. Egunero aurki ditzakegu interneten edo prentsan gai honi buruzko komentario zein kexa ugari… Azkenik, Eduardo Arcos-ek (kazetari, editore eta Hipertextual-en eratzailea) idatzitako hurrengo gida hau gomendatzen dut bakoitzaren Facebook-eko pribatasuna hobetzeko:

http://alt1040.com/2010/10/guia-practica-para-administrar-y-mejorar-tu-privacidad-en-facebook

IRUDIA ETA ITURRIAK:

Privacidad de Facebook (irudia)Kontsultatua: 2010 Urriak 27. http://www.lavozdelsandinismo.com/img/info/facebook-privacidad-2010-05-24-19794.jpg

Facebook. Wikipedia, Entziklopedia askea. Kontsultatua: 07:33 2010 Azaroak 3. http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Facebook&oldid=1750209.

De nuevo problemas con la privacidad en facebook. Elías Notario. 2010 Urriak 18. Kontsultatua: 2010 Azaroak 3. http://alt1040.com/2010/10/facebook-de-nuevo-con-problemas-de-privacidad.

Guía práctica para administrar y mejorar tu privacidad en Facebook. Eduardo Arcos. 2010 Urriak 5.Kontsultatua: 2010 Azaroak 3. http://alt1040.com/2010/10/guia-practica-para-administrar-y-mejorar-tu-privacidad-en-facebook

Filed under: Social networks, Web Communication

Etiquetas:

  • Etiquetas