Google badakigu zer den, sareko web bilatzailerik hoberena, alegia; baina, Google Books-ez galdetzen digutenean, ikara aurpegia baino ez dute aurkituko erantzun gisa. Jendeak jakin dezan, Google Books,laburki esanda, sarean liburu askotako testu osoak ikusteko aukera ematen duen zerbitzua da. Sergey Brin-ek eta Larry Page-k, Google-ko sortzaileek, 1996an hasi zuten proiektu baten emaitza da. Hauek, liburutegi digitalak sortu nahi zituzten eta, etrokizun batean, liburuak arakatu eta elkarren artean zuten konexioa jakiteko sarekoz zerbitzu bat sortzea.
Liburuen arteko konexioa ezartzeko, ziten sistema erabili zuten. BackRub zuen sistema horren izena, geroagoko Google-ek erabiltzen duen PageRank egiteko eredutzat erabili zutena.
Google Books-ek publikoak diren lanak deskargatzeko aukera ematen du. Hauek PDF-ra pasatzen ditu. Estatu Batuetan, publikoak ez direnak ere deskargatzen uzten du. Europan, aldiz, Google-ek konprobatu behar du lanak autorearen mende ez daudela libura deskargatu nahi den eremuan.
Oso harrera ona izan du jendartean, sarean dagoen giza jakinminaren korpus handienatzat jo daiteke eta. Gainera, ezagutza zabaltzen laguntzen duenez, inor ez dago zerbitzuaren kontra. Hala ere, baditu bere alde txarrak, autore askoren eskubideen bortxaketa eman dela argudiatzen baitute legeetako hainbat sektorek.
Lehen esan den bezala, jende asko dago Google Books-en erabileraren alde, nola Kevin Bergquist, unibertsitate mailako ikaslea. Honek, hurrengoa dio Michiganeko Unibertsitateko webgunean publikatutako artikulu batean:
“Google-en proiektuak ongizate publikoa sustazten du…Google Book Search-ek, Michigango Unibertsitateko liburuekin, giza-jakinminaren corpusa hartu eta jakintza hori nahi duen edonoren eskura jartzen du.”
Beraz, Google, sareko izkututako gune guztiak erakusteaz aparte, gure esku hamaika liburu jartzeko gai da. Unibertsitate mailan eskuak zabalik jaso dute zerbitzu honen sorrera, ezinhobea baita lanentzako bibliografia egoki eta zehatz bat izateko. Hala ere, badira arazoak Espainia mailan, agertzen diren liburu gehienak ingelesez idatzita baitaude.
Erreferentziak:
- Google Books, webgune ofiziala http://books.google.es/
- Google-eko liburuen bilaketaren historia http://books.google.com/intl/es/googlebooks/history.html
- Biografias y vidas, Sergei Brin, http://www.biografiasyvidas.com/biografia/b/brin.htm
- Edukativos, Larry Page, http://www.edukativos.com/biografias/biografia786.html
- Michiganeko Unibertsitatea,Google project promotes public good, http://www.ur.umich.edu/0506/Feb13_06/02.shtml
- BackRub, ¿la primera patente de Google? http://javiercasares.com/blog/primera-patente-google-backrub/
- PageRank-eko webgune ofiziala http://www.mipagerank.com/
Filed under: Online searchers