Ted Nelson-ek, filosofo, soziologo eta Estatu Batuetako teknologia berrien aitzindariak, aipatu zuen lehenengo aldiz hipermedia kontzeptua No more Teacher’s Dirty Looks liburuan. Askotan entzundako hitza da, baina ba al dakigu zer den hipermedioa?
Hipermedioak, hipertestuak egiten duen bezala, bi testu edo testu blokeak esteken bidez lotzen ditu. Bere estruktura multilineala eta irekia da, norberak nahi duen eran irakurri ahal izateko. Dena den, hipertestuarekin alderatuz gero, hipermedioak badu ezaugarri berezi bat: idatzia ez ezik, soinuak, grafikoak, bideoak, mapak eta irudiak ere txertatzen ditu. World Wide Web-ean aurkitzen dugu hipermedioaren adibiderik argiena.
90eko hamarkadatik aurrera etengabeko garapena izan du hipermedioak, baita hipertestuak ere. Hasierako oinarrizko ezaugarriak mantendu arren, gaur egun aukera berriak eskaintzen dizkiote erabiltzaileari, batez ere teknologia arloan eman diren aurrerapenei esker.
Bukatzeko, hau da Nelson-ek hipermedioari buruz esandakoa: “testua, grafikoak, audioa eta bideoa era bateratuan aurki ditzakegu orain, informazioa adierazteko modu desberdinekin ditugun behar izan berriei erantzuteko”.
Iturriak
- Hypermedia. (2008, October 15). In Wikipedia, The Free Encyclopedia. Retrieved 16:35, December 1, 2008, from http://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Hypermedia&oldid=245357554
- Hipermedia. Glosarium. Abenduak 1, 2008, from http://www.glosarium.com/term/267,4,xhtml
- Hipermedia. Ieinvestiga. Abenduak 1, 2008, from http://www.c5.cl/ieinvestiga/actas/ribie98/148.html