lhuyar Fundazioak hizkuntza-baliabideak eta -tresnak on-line jarri ditu www.elhuyar.org/hizkuntza-zerbitzuak web gunean. Asteazkenean aurkeztu zen web gune berri horren bidez, hizkuntzalariek, irakasleek, teknikariek eta, oro har, gizarteak Internet bidez ikusgai izango dute Elhuyar Fundazioak hizkun-tzazerbitzuen arloan lantzen dituen proiektu, zerbitzu eta produktuak. Elhuyarrek eskaintzen dituen zenbait zerbitzu eskuratu ahal izango ditu erabiltzaileak Internet bidez, besteak beste, hiztegi-kontsulta eleaniztuna, hiztegien plugin-ak deskargatu, telefono mugikorrerako euskara-gaztelaniazko hiztegi murriztua eskuratu edo hizkuntza-kontsultak. Erabiltzaileek parte hartzeko modua ere izango dute, Hizkun-tza Zerbitzuen blog-aren bitartez. Josu Aztiria Elhuyar Fundazioko Hizkuntza Zerbitzuak saileko arduradunak adierazi duenez, helburua da hizkuntzalari profesionalentzat zein gizartearentzat, oro har, web gune bakar batean biltzea.
Informazioa http://www.noticiasdegipuzkoa.com web orrialdetik hartua 2009ko irailean