Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Informatika erabiltzen!!

mayo 30th, 2012 · No hay Comentarios

Informatika ordenagailuen bidez egiten den informazioaren tratamendu automatikoa posible egiten duen ezagutza zientifiko eta teknikoen multzoa da. Hitz hau frantsesetik dator, frantsesek sortu baitzuten “informatique”-ren kontzeptua, hau da, informatika. Informatika garatzen joan da denbora aurrera joan ahala gizakiak lan arruntak egin ahal izateko, modu eraginkor, ordenatu eta azkar batean. 

Josemi-k dioen bezala, informatika informazioaren erabilera automatikoa duen zientzia da. Tratamentu automatiko hau da datuen manipulazioa eta kalkulo konplexuen exekuzio arina  bultzatu eta erraztu duena.

Joseulis Fox-ek dioen bezala, ordenagailu edo konputadoren inkorporazioak bulegoetan, sistema ofimatikoen iraultza ekarri zuen. Izan ere, makinek komunikazioen eta informazio elkarbanatze instantaneoa lankideen, baliabide eta tadeen artean posible egiten dute.

Deustuko Unibertsitatean irakasgai hau martxan dago. Izan ere, gizarte eta giza zientzietako graduan irakasgai hau ematen da eta oinarrizko jakintzak eskuratzeko balio digu, hau da, irakasgai honek etorkizun baterako beharko ditugun jakintzak eskuratzera eramango gaitu. Adibidez, irakasle izan nahi duenak irakasgai hau oinarrizkoa izango du bere proiektuak aurkezteko orduan eta irakasgairen bat azaltzeko orduan.

Informatika irakasgaian, joan den urtean (1.en mailan) microsoft word, excel, power point eta access-en oinarrizko elementuak erabiltzen ikasi genituen:

  1. Micrsoft word: Microsoft word testuak prozesatzeko software bat da eta Microsoft enperesak sortu zuen eta gaur egun ofimatikan sartuta dator.
  2. Microsoft excel: Microsoft excel kalkuluen orriak manejatzeko aplikazio bat da. Programa hau ere Microsoft-ek garatua da eta finantza eta kontabilitate lanetan erabltzen da normalean.
  3. Power point: Power point presentazioentzako programa bat da eta normalean irakaskuntza, negozioak… bezalako gaietarako erabiltzen da.
  4. Access: Access Microsoft Windows-en sistema operatiboentzako erlazioa duen datu baseen gestioaren sistema bat da.

Oraingo urtean (2.en malan) batez ere web orrialdeeri eman diegu garrantzia besteak beste,  twitter, linkedin, google plus, wordpress eta beste horrenbeste.

Hauetako gehienak sare sozialak direla ikus dezakegu eta sare sozial ezberdinen bidez komunikatu gaitezkeela bata bestearekin ere. Sare sozial hauek ez dira lagun artean komunikatzeko soilik erabiltzen, ez horixe! Sare sozial hauek, negozio munduan ere erabilgarriak dira, hau da, bata bestearen ikuspuntuak eta ideiak elkar banatzeko ere balio dute eta horrela negoziorako plan bat aurrera eraman.

Laburbilduz, informatika irakasgaia etorkizun baterako oso erabilgarria dela esan dezaket eta erabilgarria izateaz gain, erraza da maneiatzeko, beraz, edozein fakultaterako, edozein gradutarako… ezinbestekoa dela esan beharra daukat eta horregatik dut gustuko irakasgai hau!

Informazio iturriak:

Filed under: Web Communication

Etiquetas:

  • Etiquetas