Tradukka.com, denbora errealean testuen itzulpenak egiteko sare itzultzailea da. Kontzeptua, gainontzeko itzulpen zerbitzuen bezala dago garaturik, baina TRADUKKAren kasuan idatzi ta bereala ikus dezakegu aukeratu dugun hizkuntzaren itzulpena pantailan, hitzez hitz.
PROIEKTUA
Tradukka, Andres Santosek (Egobits-en fundatzailea) garatutako proiektua da. Funtzionatzen jarri eta hiru hilabetera 2 milioi erabiltzaile lortu zituen hilero, gehiengoak Brasil, Portugal eta Israelekoak. Gauregungo irabazbidea ordainpeko itzultzaileen publizitatea da, baina ordainketa bertsio bat prestatzen ari dira erabiltzaileentzako funtzio gehigarriekin.
Tradukkak Google itzultzailearen APIa erabiltzen du eta ondorengo abantailak eskaintzen ditu Googelen serbitzuarekin konparatuta eta horretan datza arrakasta, bere hitzetan: “es un .com directo, a diferencia de Google Translate o Yahoo! Babelfish que muchas veces hay que buscarlos por su nombre para ir a la herramienta; facilita escoger un idioma base de la interfaz in situ y esa configuración queda grabada en el ordenador del usuario; interfaz gráfica amplia y limpia; usabilidad fluida que hace que practicamente no requiere uso del ratón; envio de traducciones por email o a redes sociales; y opcion de compartir traducciones mediante links con bit.ly”
ERABILERA
Web-orri hau sabaltzean ingeleserako itzulpena agertuko zaigu beti, baina aldatzeko aukera dago goikaldeko koadroetako gezia sakatuz. Online den instrumentu honen erabilera doan da, ez dago zertan erregistro formulariorik bete beharrik etagainera itzulpenak gauzatzea gauza simple eta erraza da.
Itzultzaile honek hainbat hizkuntz erabiltzeko aukera eskaintzen digu, ez bakarrik gasteleratik ingelesera edo gastelera beste hizkuntz batzutara. Idatziko dugun testuaren hizkuntza zehaztu dezakegu eta era berean ze beste hizkuntzera itzuliko dugun; tamalez ez zaigu euskarara itzultzeko aukera ageri. Arestian aipatu dudan bezala, serbitzu honek itzulpena denbora errealean emateak, jartzen du beste programa askoren gainetik.
Esanako erabilpen metodo horretaz gain, hau da, norberak erredaktatzeaz gain, beste horrialdeetako testuak kopiatu eta itsatsiz, sistemak automatikoki hizkuntza antzeman eta aukeratutakora itzuliko du. Online itzultzaile honek doan eskaintzen duen serbitzuak beste funtzio batzuk ere gehitzen ditu, testu kutxa bien (idazten dugun eta itzulpena agertzen den koadroak) kokaguneak alda ditzakegu, hau da, itzuli dugun testua erredaktatu dugun aldera igaro eta berriz ere hasierako hizkuntzara aldatzeko.
Beste funtzio batzuek erraminta hau posta elektroniko, Facebook, Twitter, Google Reader edo Delicious bidez lagunekin elkarbanatzeko aukera ematen digute.
Tradukkaren abantailik esanguratsuenak, testua itzultzean prozesatzen duen abiadura eta erabilgarri ditugun hizkuntzen kantitatea dira dudarik gabe. Itzultzaile honek laguntza atal bat ere badu, aipamen zein iradokizunak bidali ditzakegu kontaktu formularioari esker. Eguneratzeen berri ere izan dezakegu twitterren duen perfil ofiziala begiratuz.
SAIAKERAK
2.) Trukaketa
Ikus daitekeenez, itzulpenak kalitate aldetik maila altua adierazten dute bai gramatika eta bai lexiko aldetik. Hala ere, programak eskaintzen digun trukaketa erabiliz, esaldien egitura aldatzen da baina ez du ulergarritasuna galtzen. Kasu batzutan hobekuntza bat nabari daiteke, esaldia erabilera landuago batera aldatuz.
ESTEKAK
Tradukka. Itzulpen Automatikoa. Bildua: maiatzak 6, 2011. Orrialdea: http://tradukka.com/
Machine Translation (2008). Wikipedia, Entziklopedia Askea. Bildua: maiatzak 6, 2011. Orrialdea: http://en.wikipedia.org/wiki/Machine_translation