Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Kauta

noviembre 3rd, 2008 · No hay Comentarios

Kauta musika taldea Zarautz eta Andoaingo lau gazteek osatu zuten 2001.urtean. Laurak ikastolatik ezagutzen ziren, eta guztiek zuten zaletasun bera:musika. 2002.martxoan egin zuten lehen agerraldia, Andoaingo gaztetxean. “Euskadi Gaztea” irratiaren maketa lehiaketan, entzuleek emandako saria lortzen dute.

 

Lehen diska 2004.urteko urrian argitaratzen dute, taldea sortu eta hiru urtera. Diska hau “Izan zaitez zu” izena du, eta 2004.urteko abuztuan grabatu zuten Elkar estudioan. Kautaren lehen lanaren arrakasta bat-batekoa izan zen. Lan honek 10 abesti ditu, eta bertako esanguratsuenak hauek dira: “Izan zaitez zu”, diskaren izena dena, “Mezulari izan nahi dut” eta “Zoriontsu izan”.

 

Urtez urte kontzertuz-kontzertu eman ostean, Xabi, taldeko kitarrista, taldea utzi zuen 2005.urteko azaroan. Xabik taldea utzi zuenean;ordea, taldekideek diska berria egiten hasi ziren.

 

Bigarren diska honek “Biluzik” izena du, eta 11 abestiz osatuta dago. Abesti hauetan, gainera, hainbat laguntza izan dituzte: “Suzko gaua” Asier Serranok idatzi zuen, Aitor Perezek “Eros nazazu”, eta “Norbere akaberari buruzko mintzaldia” Joseba Sarrionandiaren “Hnuy illa nyha majah yahoo” liburutik hartutako poema bat da. Lan berri honetan bi aldaketa nabaritzen ditugu. Lehena, hirukote bihurtu direla, Xabik taldea utzi ostean ez baitute bilatu beste taldekiderik;eta bigarrena, diska honetan ez dugula hainbeste metal soinu entzuten.

 

Hortaz, esan dezakegu diska berri honetan rock eta hard-corera hurbildu direla, eta hurbilketa honekin batera, ahotsaren melodia ere aldatu egin da.

 

Bigarren diskaren kontzertuak amaituta, hirugarren diska egiten hasi ziren. Duela aste bat aurkeztu zuten “Isladak” lan berria, eta 13 abestiz osatuta dago. Kataluñan grabatu zuten, Wheel Sound eta Ultramarinos estudioetan, eta diska hau Atxeh Independent Record diskografikak argitaratu du. Lan berri honek single-a du: “Helmugak”, eta esan daiteke Kauta zaleei asko gustatu zaigula. Hau da “Helmugak” abestiaren letra:

 

Noizbait ixilduarazi duzu oihu bat

Noizbait, atentzioa deitzeko gogoekin, gelditu al zara?

Lotsaren helmuga ote da?

Urrun hobe bainan, askotan!

Prezio handiena, ordaintzen dugu, ganoraz

Non nahi, azaltzeko gai

Badatorrela!!

Noizbait

Noizbait, hitz goxo horien beharra zela, ohartu al zara?

Noizbait, ezkutatu duzu maitasuna, nahi ez zenuenean

Lotsaren helmuga ote da?

Urrun hobe, bainan askotan.

Prezio handiena, ordaintzen dugu, ganoraz

Beldurrak baztertuz, mugak hautsituz

Goizeko argizpi

Haueki indarberrituz

Jausi naiz, erokeri bat izan dut

Hautsiko ditut helmugak

      

Etiquetas:

  • Etiquetas