Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Kevin Kelly: 5000 egun Interneten sorreratik

noviembre 17th, 2008 · No hay Comentarios

Internetek, 5000 egun baino ez dituen arren, egundoko aurrerapena ekarri du. Pertsona gutxik imajinatzen zutena eguneroko tresna bihurtu da guztionatzat. Kellyk dionez, orain dela hamar urte ” Wikipedia” bezalakorik ezinezkotzat joko genuen. Gaur egun, ordea, ezinbestekoa zaigu. Kevin Kellyk makina bati buruz hitz egin du hasiera batean, eta etorkizunari begira, hausnarketa batzuk egiten dizkigu. Azken hamarkadakoa ikusi ondoren hauxe dio makina horri buruz: zer gertatuko ote da datozen hamar urteotan? Nolako neurriak ote ditu makina horrek? Gaurko milaka miloika click eta link horiek, zenbat ote dira hemendik urte batzuetara? Edo, bidaltzen diren e-mail kopurua ( bi milioi segunduko) Lur Planetaren elektrizitate kontsumoaren % 5ekoa izanik, zenbatekoa ote da hamar urte barru edo 2040. urtean?

Kalkuluak egin eta gero, makina gure burmuinarekin konparatzen du. Burmuinaren neuronek web bateko click eta link horiek bezala lan egiten dute. Bestalde, milaka begi eta milaka belarri sortu dira argazki eta kamara digitalen bitartez. Beraz, esan daiteke makina izendatu genuena gorputza ere izenda zitekeela. Bai, Kevin Kellyri atsegin zaio makina hori gure gorputzarekin konparatzea. Kellyren ustez, gorputz horren arkitektura, urtez urte, aldatuz joango da, eta azkenean arkitektura berri horren besoetan harrapaturik geldituko gara, haren mende alegia.

Makina edo gorputza behar bezala ibiliko bada, denon parte hartzea eta eskuzabaltasuna behar da. Inork gurekin harremanetan jarri nahi badu daturen bat eskuratzeko, ezin diogu aterik itxi, eta eskua luzatuz, orrialdeak zabaldu behar dizkiogu. Datuak etengabe ari gara sortzen eta trukatzen. Datuekin makinarekin bezala gertatzen da. Makina gorputza bihurtu bazaigu, datuak ideia bihurtuko zaizkigu. Horregatik esan dezakegu orrialdez orrialde joan beharrean, ideiaz ideia gabiltzala. Ideia hauekin gardentasunaz ere jokatu behar dago eta, esate baterako, telefono zenbakia ahaztu bazaigu Googleri eskatuko diogu.

Amaiera emateko, Kevin Kellyk dio makina pertsonifikatuz joango dela urteekin eta azkenean, gu geu izango garela makina.

      

Etiquetas:

  • Etiquetas