Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Kontuz zure nortasun digitalarekin!

diciembre 2nd, 2011 · No hay Comentarios

Eurostatek 2011ko otsailean argitaratutako datuak erabilita,  María Lázaro Ávilak azpimarratu du Espainia dela nortasun digitalaren lapurketa gehien ematen den herrialdea, Bulgariarekin batera: herritarren %7ak informazio pertsonalaren eta pribatasunaren urraketa jasan duela onartzen du, Europar Batasunean %4an bakarrik gertatzen delarik.

Interneteko erabiltzaile orok du bere nortasun digitala. Posta elektronikotik hasi, eta erabiltzen diren baliabideen arabera eratzen da nortasun hori; arazoa da anonimotasuna galtzen ari dela. Nortasun digitala ez da gure izena Google-en jartzen agertzen zaiguna, Interneten bidez bakoitzari buruz zabaltzen den ideia edo ideia horren inguruko informazioa baizi. Erabiltzaile bat Interneten sartzean eta ohiko ekintzak egiten hastean, posta elektroniko kontua ireki, sare sozialak erabiltzen hasi, edo beste abarretan, bere nortasun digitala mamitzen hasten da.  Bere ekintzekin, sareko hainbat tokitan arrastoa uzten hasten da. Posta elektronikoa bidali, blog bateko sarrera bat idatzi, lagun bati erantzun; egunero egiten den jarduera arrunta da. Horrek guztiak erabiltzailearen sareko nortasuna osatzen du.

Bi jokabide daude honen aurrean: bata, guk guri buruz esaten duguna eta, bestea, besteek guri buruz esaten dutena. Azkenengo hau osatu gabe ematen da kontrolatu ezin ditugun pertsona batzuen eskutik, eta horrek gure inguruko irudi faltsu bat sortuko du, guretzako kaltegarria izango dena kasu gehienetan. Hau saihesteko, Juan José de Haro-k proposatzen diguna da guk guri buruzko informazio fidagarri bat ematea, modu honetan konpentsazio bat lortuko delakoan.

Ugariak dira interneten bidezko sare sozialetan nortasunaren inguruan sor daitezkeen arazoak:

  • Identitate ordezkaketa: beste pertsona batek zure lekua har dezake, iruzurrak gauzatzeko.
  • Ziberdelituak jakin gabe burutu: pribatutasunerako eskubideak urratu ditzazkezu argazki bat igotzerakoan, adibidez.
  • Identitate digitalaren aurkako kalteak: gure erreputazioa kaltetua gerta daiteke.
  • Kalte psikologikoak: antsietatea, ezinegona, haserrealdiak, erasoak… pairatu ahal dituzu.
  • Menpekotasuna: sare sozialetan ordu ugari pasa ditzakegu.
  • Etab.

Arazoa da gero eta zailagoa dela anonimotasuna mantentzea. Izan ere, web gune gehienetan erregistratzea eskatzen da eta horretako datu pertsonalak eskaini behar dira.  Horren ondorioz, gero eta ohikoagoak dira nortasun lapurretak eta horrek sortzen dituen arazoak. Gero eta ezagunagoak dira arazo honen inguruko kasuak, telebistan agertzera heldu diren arte. Hori dela eta, azken aldian asko ari da hitz egiten erabiltzaileek Interneten duten nortasunaz. Denboraren poderioz garatuz joaten dea nortasun hori, eta pribatutasunaren ikuspegitik ez ditu argi alde guztiak.

Ugariak dira erabiltzailea informatuta mantentzeko baliabideak. Gugandik gertuen daukaguna Nortasun digitala izeneko enpresa euskaldun batena da; talde honek web orrialde bat sortu du, bertan nortasun digitalen inguruko arazoak azaltzeko eta interneten aritzen diren pertsonek arazo honen inguruan informazioa izateko.

Horregatik, zentzuz jokatzen jakin behar dugu, interneten guri buruz argitaratzen dugun informazioaren kontua handia izan eta gai jakin batzuen inguruko elkarrizketarik ez izan.

Informazio iturriak

Filed under: Social networks, Web Communication Tagged: anonimotasuna, Nortasun, Nortasun digitala

Etiquetas:

  • Etiquetas