Lengoaia naturalen prozesamendua (LNP, edo ingelesez, NLP – Natural Language Processing) adimen artifizialaren barne izanik, hizkuntzalaritza konputazionalean ingeniaritzari zuzendutako atala da. LNP lengoaia naturalen bidez pertsona eta makinen arteko komunikazioa era konputazionalean burutzea ikertzeaz arduratzen da. Eredu hauek ez dira lengoaiaren ulermenean bakarrik oinarritzen, baizik eta baita giza ezagutzaren aspektu orokor batzuetan eta memoriaren antolaketan. Lengoaia naturalak fenomeno hauek aztertzeko bitartekari bezala balio du.
Lengoaia naturalen prozesamendurako zailtasunak
Hitzen arteko banaketak antzematea
Datuak ezegoki jasotzea
Lengoaia naturala maila ezberdinetan anbiguoa izan ohi da:
Mailan lexikoan
Erreferentzia mailan
Egitura mailan
Maila pragmatikoan
Honako hauek dira LNPren arlo nagusiak:
- Lengoaiaren analisia
- Lengoaiaren ulermena
- Ahotsaren sintesia
- Lengoaia naturalen sortzea
- Itzulpengintza automatikoa
- Galderei erantzutea
- Informazioa eskuratzea
- Informazio erauzketa
Informazioa Wikipediatik hartua 2009ko irailean