Ordenagailu bidez kontsultatu daitezkeen eta digitalizatuta ageri diren informazio errekurtso digitalak (pdf, doc,… edo microforma) biltzen dituen liburutegia da. Liburutegi digital kontzeptuan beti egongo dira aurrean informatikaren barneratzea eta internet bidezko komunikabideak.
Linurutegi digital bati buruz hitz egiteko beharrezkoa da informazio iturriak geure esku egotea eta nolabait bere sarbidea nonahikoa izatea, hau da, bardin dio fisikoki informazioa non ageri den edota nork prozesatu eta gorde duen.
Interneten dinamismoa islatzen duen kontzeptua da, espazio eta prozesua biltzen dituena. Digital den orok sistemaren flexibilitatea behar du bidaltzen zaizkion edozein eskari asetzeko. Digital kontzeptua, kontextu honetan, liburutegiaren espazio eta denbora erlatibitatearekin parekatzen da, bere mugak ezpaiditu geografiak zehazten eta erabilgarritasun tenporala kontsultatzen duenaren araberakoa da.
Liburutegiak, erabiltzaileak dokumentuak kontsultatu behar dituenean, aurkitu ahal izatea ahalbidetzen du. Horretarako bere informazio iturrietara jotzen du. Sarean gauzatutako lanari, sinkronia, asincronia eta interneten hipermedialitateari garrantzia ematen dion kontzeptua da.
Termino historikoetan, liburutegi kontzeptua teknologien parean ibili izan da eta honek bere mugimenduak zehaztu izan ditu. Hori dela eta geurean izan ditugu bustin xaflak, papiro idatziak eta horain, digitalizazioaren agerpenarekin liburutegi elektronikoa. Agerpen hau bildumen eta liburutegizainen interneterako hurbilketa dela eta suertatu zen.
ESTEKAK:
Biblioteka mundiala: http://www.wdl.org/es/