Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Nik aukeratutako irakasgaia: Higher English for Communication

diciembre 13th, 2010 · No hay Comentarios

Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Modernoak, Ingelesa karrerako bigarren urtean, Higher English for Communication irakasgaiako programak,  Sam McCarter autorearen Ready for IELTS darabil testuliburu gisa.

Sam McCarter Erresuma Batuko Exeter Unibertsitatean graduatu zen Latin klasikoa eta Grekoan. Iraskuntza eta  freelance idazle gisa aritu da bere karreran zehar. Irakasle bezala, London-eko Southwark  Central Collegen ari da Ingeles akademikoa eta medikuentzako komunikazio gaitasunak erakusten. Idazle bezala, freelance editore bezala aritu da medikuntza arloan, WHO, UNHCR eta Gurutze Gorria bezalako beste hainbatentzat. Bere lanik garrantzitsuena ikuspegi honetan, ordea,  Welcome Trust-ek ekoiztutako Tropical Medicine-i buruzko CD-ROMen glosategien editore aholkulari bezala izan da. IELTS-erako ere hainbat testuliburu idatzi ditu. Besteak beste, IELTS, Ingeles akademikoa, medikuntza arloko Ingelesa / ESP eta irakaskuntza metodologia (gaitasunak eskuratzea eta fikzio orokorra, batez ere ipuin laburrak) ditu idazgai nagusiak.

Ready for IELTS testuliburuak IELTS azterketetarako prestatzen du ikaslea. 4 gaitasunak (entzumena, irakurmena, idazketa eta ahozko mintzamena) sistematikoki eta progresiboki garatuta daude unitate bakoitzean, ikasleak praktika ditzan. Iraskuntza plan oso bat dago gramatikaren eta hiztegiarn gainean, hitz sorketa azterketa mota hauen gakoa baita. Honez gain, “Zer itxaron azterketan” (“What to expect in the exam”) eta “Nola egin” (“How to go about it”) ataletan, azterketarako prestakuntza sakon bat aurkezten da.

Erreferentziak:

Filed under: English Language Tagged: English language, IELTS

Etiquetas:

  • Etiquetas