Interneten digitalizatuta dauden materialetara, bai hezkuntzazkoak, bai akademikoak, bai zientifikoak edo beste erakoak ahalbidetzen duen bat-bateko sarbidea da Open Access-a, izena eman, harpide egin edo ordaindu gabe; hau da, murrizketarik gabe. Gehien bat, aldizkari espezializatutako ikerketa zientifikoko artikuluak dira; hala ere, badaude beste hainbat dokumentu ere.
Edozein erabiltzaileek irakurri, deskargatu, kopiatu, banatu edo inprimitu ditzake artikulu zientifikoetako testu osoak. Hau da, Open Access-a era dohaina eta irekia da literatura zientifikora heltzeko. Baina egileek ere beraien eduki digitalak beste erabiltzaile batek hartzeko aske utz ditzake sarean. Open Access-a baliabide askorik ez dutenentzat baliagarria da, Interneten bidez informazioa lor dezaketelako denbora gutxian; eta gainera, debalde.
Open Access-a Interneten etorreragatik argi geratu den beharrizan bat da. Korronte honek muga ekonomikoak, legalak eta teknologikoak ezabatzea du helburu. Onura moduan, aldiz, ailegaerraztasun gehiago lortu nahi du dokumentuekiko eta ikusgarritasun gehiago egileekiko. Open Access-a duten dokumentuak askoz gehiago kontsultatuak dira Open Access-a ez dutenak baino, eta aipatuak izateko aukera gehiago dute, Interneten nabigatzen dutenek dokumentu hauek irakurri eta aipatu ahal dituztelako beraien lanetan, eta horrela beste erabiltzaileei ezagutarazi.
Hau, ordea, ez da pasatzen copyright-a duten dokumentuekin. Copyright-a edo egile eskubideak egileei lan literario, artistiko edo zientifiko bat egiteagatik, argitaratuta badago edo ez, legediak eskaintzen dien arau eta baldintza multzo bat da.
ITURRIAK:
*Acceso libre. (2010, 21) de noviembre. Wikipedia, La enciclopedia libre. 2011ko urtarrilaren 17an kontsultatua. Orrialdea: http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Acceso_libre&oldid=41950327.
*Egile eskubide. (2011, Urtarrila 8). Wikipedia, Entziklopedia askea. 2001ko urtarrilaren 17an kontsultatua. Orrialdea: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Egile_eskubide&oldid=1838961.
*Peter Suber. What is Open Access? An overview. November 8, 2004. ALPSP-SSP Meeting. Washington, DC. 2011ko urtarrilaren 17an kontsultatua. Orrialdea: http://www.sspnet.org/documents/130_Suber.pdf