Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

OPEN ACCESS

diciembre 6th, 2010 · No hay Comentarios

Zer da Open Access? Kontzeptu honekin adierazi nahi dena zera da: hezkuntza, zientzia,  eta abarren inguruko material digitalerako berehalako, online eta doako sarbidea, erregistrorik eta ordainketarik egin beharrik gabe. Hau da, edonork irakur ditzake material horiek guztiak, baita kopiatu, inprimatu, deskargatu eta banatu ere, honetarako ez baitu inolako traba ekonomiko edo legalik; hortaz, nahi aina bider erabil eta berrerabiltzeko eskubidea du edozein gizabanakok.  Open Accessak eragin zuzena dauka hainbat arlotan, hezkuntzan, akademian, medikuntzan, zientzian eta industrian, besteak beste, baita gizartean ere (osotasun gisa harturik). Interneten sorreraz geroztik asko nagusitu den joera da, izan ere, Internetek nabaria egin zuen oztoporik gabeko informazioaren eskuragarritasuna guztiz beharrezkoa zela.  Open Accessa bi motatakoa izan daiteke: ”autoreak ordaintzen du” argitalpen eredua eta auto-artxiboa. Lehenengoan, ikertzaileak artikulu bat aurkezten dio editoreari, artikulu hori eskuragarri egiten du editoreak eta autoreak ordaindu egiten ditu publikazio kostuak. Bigarrenean, autoreak sarbide irekia duen biltegi batean jartzen du bere artikulua eta biltegiak berak egiten ditu kopiak eskuragarri.

Zergatik Open Access? Mundu guztiak ez duelako sarbidea izateko aukerarik, arrazoi ekonomikoak edo kokapen arazoak direla medio. Komunikazio eta parte hartze global bat posible izateko nahitanahiezkoa da Open Accessa.

Zertarako Open Access? Oztopo ekonomiko, legal eta teknologikoak gainditzea da Open Accessaren azken helburua. Anitzak dira Open Accessak dakarzkigun onurak, hala nola dokumentuak eskuratzeko erraztasuna eta autoreen ikusgarritasun handiagoa. Azken batez, askatasunez eskura ditzakegun dokumentuak gehiago kontsultatzen dira eta aipatuak izateko aukera gehiago dute. Beraz, Open Accessak publikatuta dauden ikerketen erakusketa eta erabilera bultzatzen du.

Laburbilduz, hauek dira Open Accessaren ezaugarri nagusiak: digitala da, online dago, eskuragarria da Interneteko konexioa duen edonorentzat, ez du copyright eta parekoen murrizketarik jasaten eta autoreei beraien lanak zabaltzeko eta horien eragina handitzeko aukera ematen die.

Iturriak:

Etiquetas:

  • Etiquetas