Aurreko astean lagunekin solasaldian ibili nintzenean eta larunbatean Otxandion egon nintzela esatean , derrigor azalpenen bat eman behar izan nuen. Momentu horretan , jendeak Bizkaiko herriei buruz duen ezagupen eza izan zen burura etorri zitzaidan lehenengo ideia. Hori dela eta, herri honen existentzia zabaltzeaz gain, bertara joatea edo gisa honetako beste herri batzuetara joatea bultzatzea dut helburu.
Lehenik eta behin, Arabako mugan dagoen historiaz beteriko herri bizkaitarra da Otxandio. Nahiz eta Arratia-Nerbioi eskualdean kokatuta egon Durangoko Barruti Judizialaren barne dago.Aipatu beharra dago hainbat udalerriekin egiten duela muga, hala nola, Abadiño (iparraldean), Dima ( ipar-mendebaldean), Aramaio (Araba, ekialdean) eta Legutio(Araba, hegoaldean). Biztanleriari dagokionez, herri txikitzat hartu dezakegu, 1277 biztanle baino ez dituelako. Era berean, lurralde zati bat Urkiolako Parke Naturalaren barne izateak xarma berezia aitortzen dio.
Aurretik esan dudan moduan, historia handia biltzen duen herria da. Batik bat, Gerra Zibilean pairatu zuen bonbardeaketagatik. Hala ere, ez da ahaztu behar 1236 eta 1254 urteen bitartean jaso zuela hiri-gutuna goi-lautadaren eta kantabriar kostaldearen arteko trafikoa bermatuko zuen nukleoa eratzearen xedearekin,gauzatuz. Harrez geroztik, hainbat liskar sortuko ziren, bai gizarte urbanoa eta noblezia urbanoaren artean bai Aramaio eta Otxandioko jurisdikzioen artean kokatzen den lurraldeari zegokiona, “Limitadua” deitutakoa. Biek lurralde haren jabetza aldarrikatzen zuten eta azkenean Otxandiok egoera hauek saihesteko egin zuen eskritura baten bitartez onartu zitzaion lurraldearen erabilera. Arazo hori konponduta, beste batzuk etorri ziren, hala nola belardien ustiaketena zein XVI eta XVII. mendeetan Otxandiok belardi mankomunitatea lortuko zuen Aramaio, Dima, Zeanuri eta Arabako Legutiorekin bat. Hala ere liskarrak berean jarraitzen zuen baina honetan egur-baliabideen kontrola “Limitaduan” zen arazoa. Honetan ere Otxandiok lortu zuen horren ustiapena beraz, herriko ekonomia horretan gauzatzen zen. Horrek garapen ekonomikoa sustatu zuen baina alde txarrak ere izan zituen,izan ere, energia beharraren hazkundeak desforestazioa ekarri zuenez baliabideak agortu ziren krisialdi batean murgilduz. Hori dela eta, jendeak hiri industrialetara alde egin zuen. Dena dela, 1920an egoera ekonomiko hobea etorri zen eta demografía hazkunderantz jo zuen. Haatik, oparotasun ekonomikoa 70.hamarkadan heldu zen empresa berriak sortuz. Aipu bezala industriari dagokionez, mundu mailan ospea handia daukan Vicinay empresa Otxandion sortua da.
Bestalde,Gerra Zibila hasi aurretik politikari begira herri lasaia zen baina hura hastean bere kokapen estrategikoa dela eta oso paper garrantzitsua izan zuen. Izan ere, Bizkaiko defentsarako puntu garrantzitsua zen baita altxatutako tropeen aurka egiteko Araban ere. Horrez gain, Bizkaian sartzeko funtsezkoa zenez falagistentzat erasotzeko helbururik beharrezkoenetariko bat bihurtu zen.
Gerra Zibil horretan, Otxandiok bizitako egunik latzena Uztailaren 22a izan zen. Herriko jaiak zirelarik, Logroñotik etorritako bi hegazkin hiruzpalau kiloko bonbak bota zituzten 57 hildako eta kolpatu asko ekarriz.Ezustean harrapatu zien herritarreei, frankistek zibilen kontra egiten zuten lehenengo bonbardeaketa izan baitzen hura. Ondorioz, jendeak Otxandiotik ihes egin zuen,batetik, janariaren gabeziagatik eta bestetik, Mola jeneralaren tropak hurbiltzen ari zirelako. Jarraian, zenbait bonbardaketa gehiago pairatu zuten otxandiarrek martxoaren 4koa tragikoenatzat hartuz. Izan ere, 450 miliziano eta gudari hil ziren , 400 atxilotu eta aukera izan zutenek Barazar, Urkiola eta Zumeltzara alde egin zuten, berriro batzeko asmoz. Handik aurrera frankisten menpe geratu zen herria eta mota askotako jazarpenak pairatu zituzten otxandiarrek.
Esan beharra dago, herriaren historia ez dela Otxandiok erakartzeko duen baliabide bakarra. Bere ingurugiro naturala dela eta ingurumenarekin erlazionaturik dauden ekintzak egin daitezke. Izan ere, badira BTT , mendi eta kultur ondare ibilbideak egiteko aukera dexente non zailtasunaren arabera banatuta dauden, hau da, errazak, ertainak eta zailak. Lehenengoa gehienbat umeentzat bideratuta dago. Gainerakoak, aldiz, helduek egiteko aproposak dira.
BTT ibilbideei dagokionez , modu entretenigarri batean herria ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen dute. Aurretik esan dudan moduan zailtazunez bananduta dagoenez adina ez da oztopo hura praktikatzeko .Aipatu beharra dago, zaila alorrean sartuta dauden ibilbideak alboko herrietara joateko aukera ematen dutela adibidez, Ubidera edota Zumeltzara (Dima) . Haatik, Otxandio herrian dauden auzuneak eta bertako ondare historikoa ere ezagutzeko abagunea eskaintzen du.
Mendi ibilbideak BTT ibilbideak jarraitzen duten antzeko egitura daukate. Zailtasun handienak dituztenak alboko herrietara heltzeko aukera ematen dute , hau da, Otxandion egoteaz gain, alboko herriak edo mendiak bisitatu ditzakezuzala, kasu honetan, Bizkaiko bi mendi nagusietara heltzeko aukera dago, hau da , Gorbeia eta Anboto. Hala ere, Urkiolara heltzeko parada ematen du ibilbide horrek.
Horrez gain, lasai ibili nahi izatekotan Otxandio herrian bertan hainbat monumento ikusteko aukera eskaintzen duten bi iblbide daude. Batetik, plazatik hasi eta Elizabarri, San Antonio, San Martin eta San Roke baselizatara hurbilduko gaituena eta bestetik, plazan bertakoa Santa Marina Parrokia Eliza errenazentista eta bere dorre barrokotik Udaletxera joanaz, edota Frontoitik Bolaleku eta Pasealekura abiatzea eskeintzen duena.
Nire ustez, ibilbide denak dira erakargarri baina esperientziaren ikuspuntutik, lehengo hobe da herria bera bisitatzea eta denbora izatekotan beste ibilbide luzeago bat burutzea. Honekin lortu nahi izan dudana herria ezagutzea, eskeintzen dituen ekintzei buruz konziente izatea eta ingurua ezagutzera bultzatzea dela aitortu beharra dut. Era berean, alboko herriak, Dima, Ubide, Legutio… kasu antzeko geografia menditsua daukate beraz, Otxandiotik hurbil egonik haiek ere bisitatzea bultzatzen dut.
Bukatzeko aipagarri bezala, nahiz eta urte askotako herria izan teknologia berrietara egokitu da Otxandio, izan ere, facebooken orrialde bat dauka Otxandioko Udala deitutakoa. Bertan, egingo diren ekintzak eta eguneroko berriak azaldutzen dira. Beraz, sare sozialak ere antzinako herrietan funtsezkoak bilakatu direla esan dezakegu. Azkenik, herri honi buruz informazio gehiago nahi izatekotan, http://www.otxandio.net/webgunean sartzea besterik ez dago.
ERREFERENTZIAK:
Otxandioko Udala, Otxandioko Udala. Available at: http://www.otxandio.net/ [Accessed December 5, 2012].
Wikipedia, 2012. Ochandiano. Available at: http://es.wikipedia.org/wiki/Ochandiano [Accessed December 5, 2012].
Filed under: Uncategorized Tagged: Araba, Bizkaia, Gerra Zibila, ibilbideak, kultura ondarea, Otxandio