Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Sare sozialak eta hauen arriskuak

noviembre 14th, 2011 · No hay Comentarios

Hainbat eta mota desberdinetakoak dira eskura ditugun sare-sozialak; batzuk musikara lotuago daude, beste batzuk lan munduko harremanetara eta beste batzuk bideratuago daude lagunen arteko harremanetara. Hainbat erraztasun, baliabide eta erabilera ematen dizkigute. Hala ere, guztia ez da arrosa kolorekoa eta baditu arriskuak. Imajinatu pertsona batek zure izenean iruzkin homofobo edo arrazistak egiten dituela Lucía Etxebarria idazleari gertatu zitzaion modura. Edo norbaitek zure argazkiak erabiltzen dituela bere burua aurkeztera emateko. Horrelako kasu batzuk aurkeztu, eta horrelakorik gerta ez dakizun adituek emandako aholkuak aurkeztea da post honen helburua.

Gauza jakina da gaur egungo gizartean sare sozialek izugarrizko arrakasta dutela. Erraz eta doanik sor daitezke, batere kosturik gabe; nahikoa da sarerako konexioa. Baina, eskatzen duen esfortzuaren parean asko da, erabiltzaileon ustez, eman dezaketena. Hala nola, munduko edozein lekutan dagoen lagunarekin komunikatzea, Erasmus dagoen lagunaren argazkiak ikustea, edo gustuko dugun pertsona famatu batek esaten duena irakurtzea. Hala ere, gauza guztien moduan, baditu hainbat arrisku.

Lehenik, sare sozial batean kontua sortzeko nahikoa da izen-abizenak, jaiotze-data, helbide elektronikoa eta baldintzak onartzea. Hori egin ondoren, lagunak bilatu eta argazkiak, bideoak edota testuak partekatzen has daiteke. Inor mintzen edo iraintzen ez badu, ez da arazorik sortzen. Hori da, hain zuzen ere arriskua sortzen duen gauzetako bat. Izan ere, jendeak edozein gauza partekatzeko joera dauka. Ezer pasako ez delakoan, arratsaldean egin behar duenetik hasi, bezperako parrandan grabatutako bideoak edo norbera konpromezuan jar dezaketen argazkiak ere partekatzen dituzte, bi aldiz pentsatu gabe. Kontrolik gabeko argitaratzeak oso dira ohikoak sare sozialetan. Hori da Patxo Landak bere blogean argi proposatzen duen gauzetako bat, zerbat argitaratu aurretik, bi bider pentsatzeko.

“No te precipites subiendo fotos, textos a la red, piénsatelo un poco”.

Izan ere, argitaratu ondoren inork ez daki zer pasatzen den horrekin, ez dakigu nork eta zertarako erabil ditzakeen edo nork ikusten ahal dituen.

Sare sozialak seguruagoak izan daitezen, egiten duen beste proposamenetako bat hauxe da:

Usa los perfiles seguros de las redes que te lo permitan

Pribazitatea mantentzeko modu batzuk badaude, hala nola, argitaratutakoak zuk nahi duzun jendeak soilik ikus ditzan. Kirsten Dixon-ek hauxe dio Facebook sare sozialak ematen dituen aukerei buruz:

On Facebook, you can decide with great granularity what information people can view by altering your privacy settings. For instance, you can set it so every visitor to your profile sees that you enjoy golfing, reading and civil war history, but maybe only a certain group of people see your religion, political affiliations and relationships.

Hala eta guztiz ere, aurrez esan bezala kontu bat sortzeko baldintza batzuk onartu behar dira, eta jende askok ez du arretarik jartzen horiek onartzerakoan.

Bestalde, beste arriskuetako bat identitate faltsuekin dago lotuta. Hainbat dira edozein helbururekin sortutako identitate faltsudun kontuak. Hauekin, adibidez, hainbat pederastia kasu egon dira. Izan ere, izen faltsua erabiliz hainbat argazki edo zita lortzeko gaitasuna dute batzuk. Horrez gain, Lucía Etxebarria idazleari bere izenean idazten zuen pertsona batek hainbat komentario homofobo eta arrazista idatzi zizkioten Twitter sare sozialean, horrela idazlearen izena zikinduz.

Laburbilduz, sare-sozialak egoki erabiltzeko beharrezkoa da hainbat datu edo informazio ez partekatzea. Daniel Astudillo McAfee-ko jerenteak honela dio:

Ir a “Privacidad” y determinar quién puede ver qué información. No mostrar a NADIE información personal (apodo, teléfonos, dirección). En las opciones de búsqueda no permitir a desconocidos que nos envíen mensajes, dar un toque (Poke), ni ver la lista de amigos.

Horrez gain, argazkiak, bideoak edo dena delakoa partekatzerakoan, bi aldiz pentsatzea ezinbestekoa da, izan ere, ez dakigu zer gerta daitekeen horrekin eta nork erabil ditzakeen.

ERREFERENTZIAK:

Filed under: Social networks

Etiquetas:

  • Etiquetas