“Azken aldian interneten bolo-bolo dabilen gaia sare sozialena da” dio Iñaki Arrieta Barok. Facebook, Tuenti, Twitter, Linkedin eta antzeko sare sozialak haziz joan dira eta milioika internauta dira parte hartzen dutenak (lagun eta ezezagunekin elkarbanatzen dute informazioa, argazkiak partekatu…).
Hala ere, sare sozialek arrakasta handia badute eta webean gehien erabiltzen direnak badira ere, alde onak eta txarrak ere badituzte, eta hauek erabiltzeko ezinbestekotzat jotzen dut alde horiek zeintzuk diren jakitea. Beraz, nire helburua testu honetan, sare sozialei buruz aurkitu izan dudan informazioa ematea da beraien arteko alde positibo eta negatiboak bereiztuz. Eta amaitzeko, argitaratutako informazioa kontuan izanik, gaur egungo sozietatean beharrezkoak diren ala ez, eta aukera ematen duten edo, ordea, arazoa diren azaltzen saiatuko naiz.
Hasteko alde positiboak aipatuko ditut. Oro har, sare sozialek haur eta nerabeengan duten eragina positiboa dela esan genezake, beraien etorkizunean ohikoak izango diren tresnak trebatzen ari direlako. Gainera, harremana eduki eta mantendu dezakegu edonorekin (komunikazioa errazten du) eta jendea ezagutzeko aukera ere ematen digute. Horrez gain, informazioa elkarbanatzeko aukera ematen dute eta hau, askotan, lagungarria izaten da edonolako informazioa bilatzeko. Ideologia ere transmititzen dute (hau txarra ere izan daiteke).
Eta alde negatiboak? Sare sozialek alde negatiboak ere badituzte. Hona hemen hauengan aurki ditzakegun alde txarrak: oro har, hainbat etxetan, eztabaida berdina sortzen da guraso eta seme-alaben artean. Gurasoak kezkatu egiten dira hauen umeak non txateatzen ibiliko ote diren, zein web orritan sartuta dauden eta abar pentsatzean. Horretaz aparte, sare sozialek, mesfidantza edukitzera ere garamatzate. Sare sozialen bitartez, harremana birtuala izaten da eta honek, gezurrak eta lehen esan bezala, mesfidantza izatera eraman gaitzate. Buling-na ere sare sozialen bitartez era daitekeen kontu bat da. Aipatutakoez gain, arrisku sexuala, denbora galtzea, manipulazioa, nortasuna galtzea, adikzioa, ortografia eta kontrol soziala dira alderdi negatiboetan aurki ditzakegunak.
Alde negatiboetan aipatutakoak saihesteko, neurri batzuk hartzea eta kontuan izatea egokiena izango litzateko, hala nola, erabiltzailea erregistratzen den momentutik aurrera, profileko pribatutasuna modu egokian konfiguratzea edo informazio sentikorrik ez argitaratzea egokiena izango litzateke; baita ere norberaren ahalik eta informazio gutxien jartzea, ordenagailua etxeko eremu komun batean egotea eta abar.
Beraz, alde batetik, sare sozialak -alde positiboak kontuan izanik- modu askotan aukera ematen digutela esango nuke; lagungarriak izan daitezke eta gainera, asko ikas dezakegu hauen bitartez. Azken finean, gure etorkizuna hauten finkatuta egongo baita eta hauen erabilpena ezinbestekotzat jotzen dut. Bestalde, lehen esan bezala, alde txarrak ere badituzte, haatik pentsatzen dut arazo izan daitezkeela eta gainera, nire ustez, hauek alde onak baino garrantzitsuagoak izan beharko lirateke.Beraz, hauek ekiditzeko, neurriak hartu beharko genituzke, sare sozialei buruz gehiago eta hobeto informatu beharko ginateke eta modu berean, informazio hura zabaltzea izango litzateke egokiena.
Amaitzeko, esan besterik ez dut sare sozialak modu egokian erabilita, ezinbesteko aukera ematen digutela. Lagunekin txateatzeko ez ezik, informazioa bilatzeko, dudak argitzeko, eguneratuta egoteko, lanpostua bilatzeko, laguntzeko eta baliagarriak diren beste hainbat ekintza egiteko aukera ematen digute.
Erabilitako bibliografia:
- Iñaki Arrieta Baro (2009) Sare sozialak: zer dira, eta zertarako? EuskoNews Gaztea, 2011ko azaroan jasoa http://www.euskonews.com/gaztea/0494zbk/gaia49404.html
- Teketen (2010eko otsailaren 19an argitaratua) Nerabeak eta interneteko sare sozialak. Teketen, jendartea eta teknologia uztartuz, 2011 azaroan eskuratua http://teketen.com/2010/02/nerabeak-eta-interneteko-sare-sozialak/
- Webmaster (2010eko martxoaren 12an argitaratua) Sare sozialak: nori zuzendua. Aholku animatua, 2011ko azaroan jasoa http://www.saresozialak.net/
- Lorea Bidegain. Sare sozialak vs pribatutasuna. The balde, 2011ko azaroan jasotako testua http://www.thebalde.net/edukia.php?uuid=1140
- Jon Agirre (2011ko otsailaren 16an) Sare sozialak; aukera ala arazoa? Oreka komunikazioa, Grupo de Comunicación Multimedia, 2011ko azaroan jasoa http://orekakomunikazioa.deusto.es/2011/02/16/sare-sozialak-aukera-ala-arazo/?utm_source=twitterfeed&utm_medium=twitter
- Maristak Zalla (2009ko azaroaren 3an argitaratua) Redes sociales. Maristas San Miguel Zalla, hazi eta hezi, 2011ko azaroan jasoa http://maristakzalla.blogspot.com/2009/11/redes-sociales.html
- Jabi Zabala (2004ko otsailaren 22an argitaratua) Sare sozialak. Sarean.com, 2011ko azaroan jasoa http://www.sarean.com/sarean/491
Filed under: Social networks Tagged: Arazoa, Aukera, sare sozialak