Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Serantes Kultur Aretoa

enero 2nd, 2011 · No hay Comentarios

Santurtziko Serantes Kultur Aretoa Santurtzin kokatzen da, eta filmak aparte, antzerki lanak ere ikusteko aukera ematen du. Santurtziko Udaleko Kultura Arloko Autonomiadun Erakundea da. 1998an sortu zen, eta 3 areto ditu. Handiena 600 eserleku ditu, eta beste biak ez dira 200 eserlekuetara heltzen. Hala ere, areto handia da, bi pisu ditu eta.

Antzezlanak eta filmak aparte beste ekitalde batzuk taularatzen dira. Gainera, areto honetaz gain Kresala Aretoa eta Arte Plastikoetako Tailerra ere kudeatzen ditu, denak Santurtzin. Santurtziko Nazioarteko Antzerki Jaialdia ere antolatzen du: jaialdi hau 1979an sortu zenenetik kudeatzen du eta Bizkaiko antzerki jaialdi zaharrena da.Ezin dugu ahaztu Santurtziko jaien antolakuntzan parte hartzen duela. Beraz, Santurtziko Cornites, San Jorge eta El Carmengo jaiak SKAren siñadura daramate.

Sare Sozialak

Facebook-ean 4.992 lagunek atsegin dutela agertzen da. Bertan aretoari buruzko informazioa eta azken berriak agertzen dira. Orokorrean, bere horman ikus dezakegu egunero mezu edo artilu berriak argitaratzen direla. Hala ere, gaur egun Twitterren bitartez bidaltzen dute informazio gehiena. Argitaratzen dituzten mezu gehienak eskaintza berriak jakinarazteko dira. Informazio atalean klikatuz gero irakurri dezakegu aretoari eta egiten duten lanari buruzko informazioa: noiz sortu den, zertan egiten dute lan, nolakoak diren aretoak, etab. Oso garrantzitsua da elkarte hauentzako informazioa bi edo hiru hizkuntzetan izatea. SKAren kasuan euskaraz eta gazteleraz dago. Funtsezko informazioaren artean helbidea, telefono zenbakia, ordutegia, webgunea eta e-posta aipatzen dira.

Facebook kontu honek 429 orrialde ditu gogoko, haien artean Kukuxumusu edo Centro de la Biodiversidad de Euskadi-Torre Madariaga. Argazkiak erreparatzen baditugu, ohartu gaitezke eskaintzen dituzten edo eskainduko dituzten filmen edo antzezlanen errotulua direla, hau da, karteldegi baten antzera erabiltzen dute. Argazkiak multzo askotan daude bananduta, eskaintzen duten kategoria edo modalitatearen arabera (zinema, antzerkia, musika, etab). Beste atal bat Hitzorduak dira. Bertan, prestatu duten edo pretatuko duten ekimenak azaltzen dira. Hurrengo atalean, Hitzorduan agertzen diren ekimenen estekak agertzen dira, informazio gehiago eukitzeko. Esteka hauek Serantes.com web orrialdera gidatuta daude. Normala denez, esteka hauek ez dira egunero jartzen, egunero ez daudelako estrenaldiak. Bukatzeko, aipatu beharra dago bi bideo musikal daudela.

Microblogging

Serantes Kultur Aretoaren kasuan, bere Twitterreko kontua SerantesKultura deitzen da. Nahiz eta Facebook-en agertzen diren artikulu eta albiste guztiak Twitter bitartez bidaltzen duten, ez dute Twitterreko kontua asko garatu. 82 jarratzaile besterik ez dute, eta 41 jarraitzen dituzte. Gainera 2 lista ezberdin besterik ez dute. Datu hauekin ohartu gaitezke Facebook-a Twitterra baino gehiago erabiltzen dutela eta garatuagoa dutela. Twitterraz aparte, nahiz eta oso garatuta ez izan, badaukate Tuentiko kontu bat. Honetan bere oinarrizko datu batzuk agertzen dira, eta baita mapa bat ere. Gainera, 27 argazki ditu.

Beste orrialde batzuk

Serantes.com deitzen da erakunde honen blog-a. Hemen, erakunde honetako informazioa eskuratu dezakezu, esate baterako, agenda, dituzten guneak eta eskaintzen duten zerbitzuak, sarreren salmentak, irudi galeriak, etab. Aurkitzen duzun lehenego gauza sarreren salmenta da. Gaur arratsaldean eskaintzen dituzten filmen ticketak erosi ditzakezu. Beherago hurrengo ekitaldiak aipatzen dituzte, zeintzuk diren eta noiz estreinatuko dituzten. Nola ez, orrialde nagusi honetako beheko partean, erakunde honen helbidea, telefona eta lege-jakinarazpena ikusi dezakegu. Baita Facebook, Tuenti eta Twitterreko link-ak ere. Orrialde nagusi honen eskuineko partean egutegi txikitxo bat agertzen da, eta euskaraz edo gazteleraz jartzeko aukera ematen dute. Baita musika, antzerkia eta dantzari buruzko informazioa ere. Gainera, dantza, antzerkia edo beste ekitaldi batzuen informazioa eskuratu dezakezu. Dena den, ezkerreko partean zenbait azpi-atal daude.

Agendan klikatuz gero, gaur eta hurrengo egunetan estreinatuko dituzten film edo antzezlanak aipatzen dira. Horretaz aparte, eskaintza horien xehetasunak ematen ditu: zuzendariak, aktoreak, laburpen txikitxo bat, etab. Zine kluba hurrengo azpi-atala da. Hemen arratzaldean eta hurrengo egunetan ikusi ditzakezun filmei buruzko informazio guztia eskuratu dezakezu. Guneak eta zerbitzuan kilkatzen badugu, kudeatzen dituzten antzoki guztiak agertzen dira: SKA, Kresala Aretoa, Arte Plastikoetako Tailerra eta Dorretxea. Hurrengo atala On-line ezapideak dira, non zenbait gauza egin ahla dituzun, esate baterako: SKAko bazkidea egin, diru-laguntzak eskatu, koadrilak osatzeko izena eman, inauterietako izena eman, etab. Iragarki-taulan ikusi dezakeguna agendan ikusi dezakegunaren oso antzekoa da, baina atal honetan beste ekitaldi batzuen informazioa eskuratu dezakegu. Beste atalen izenak prentsa-aretoa eta kontratatzailearen profila dira. Hurrengo atala Santurtziko Jaiei lotuta dago. Haurtengo jaien laburpentxo bat egiten du, eta ekitaldi edo berri arrigarrienak aipatzen ditu. Irudi galeriaren atala lotura oso handia dauka aurrekoarekin, izan ere, Santurtziko Jaietan zehar ateratako argazkiak argitaratzen dira. Bukatzeko, azkenego atala Argitalpenak du izena, eta liburudenda baten betebeharra betetzen du, liburuak erosteko aukera duzu eta.

Ondorioak

Beraz, Serantes Kultur Aretoa Interneten dituen kontuak nahiko garatuta ditu. SKAri buruzko informazioa aurkitu daiteke. Web komunikazio planarekin oso ondo lotuta dago. Hau da: Facebook eta Twitter lotutarik dutenez, Twiterrean argitaratzen duten guztia Facebook-en argitaratzen dute zuzenean. Blog-a ere garatuta daukate. Bertan SKAk kudeatzen duen guztia ikusi dezakezu, bai zinemarekin lotura zuzena duten datuak, bai zinemarekin zerikusirik ez duten beste ekimenak baina SKAren menpe daudenak.

SKAk Facebook, Tuenti, Twitter edo Web Orrialdea erabiltzen du Interneten bitartez informazioa zabaltzeko. Tuenti eta Twitter ez dute asko erabitzen, baina Facebook-a eta orrialde ofiziala eguneratutak ditu.

Iturriak

Filed under: Arts, Web Communication

Etiquetas:

  • Etiquetas