Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Taxonomia definituz

agosto 26th, 2009 · No hay Comentarios

Taxonomia taxis “antolamendua” eta nomos “araua” hitz grekoetatik dator.

Taxonomia nomenklatura mota bat da, 1700 erdialdean Carl Von Linné naturalistari esker erabiltzen hasi zena. Linneo-k “nomenklatura binomial” delakoa asmatu zuen espezie bakoitzari bi izen emanez; bata generoari (maiuskulaz) eta bestea espezie motari ( minuskulaz).

1990. urtean biologiaz gain, taxonomia hitza beste arlo batzuetara zabaltzen da: psikologia, gizarte zientziak eta informatika. Arlo hauetan informazioa eskuratzeko ia edozein sistema izendatzeko balio du taxonomia hitzak eta erabiltzaile eta sistemaren artean kointzidentziak ezartzen saiatzen da. Informatika edo web-ari buruz hitz egitean, taxonomiak web orri baten informazioa antolatzeko erari egiten dio erreferentzia (kategori, azpikategoria…) . Web-a zenbat eta hobeto antolatuta egon, orduan eta eraginkor eta errazagoa izango da erabiltzailearentzat informazioa aurkitu nahiz berreskuratzea.

Bibliografia: 

GEOCITIES : http://www.geocities.com/tatinicali/8.taxonomia.html

WIKIPEDIA LA ENCICLOPEDIA LIBRE http://es.wikipedia.org/wiki/Taxonom%C3%ADa#Historia_de_la_Taxonom.C3.ADa

Etiquetas:

  • Etiquetas