Tim Berners-Lee Oxford Universityko Queen´s Collegen, Ingalaterran, graduatu zen 1976. urtean. Bi urtez egon zen Plessey Teleommunications Ltd.en lanean 1978. urtean hori utzi eta D.G. Nashen lan egitera joan zen arte. Aldaketa hau egiterakoan, barra kodigoekin eta transakzio sistemekin lan egiteari utzi zion inprimatzaile inteligenteentzako softwarraren gainean lan egiteko. Urte eta erdi egon zen kontsultore independiente moduan, tarte honetan 6 hilabetez CERNean lanean pasa zituelarik. 1981 eta 1984 urteen artean John Poolen Image Computer Systems Ltden diseinu teknikoko arduraduna izan zen, hemen komunikazio softwareak eta sotware grafikoak landu zituelarik, bai eta marko lengoaia generikoa ere. 1984ean CERNera itzuli zen eta beste gauza batzuen artean FASTBUS deritzon software sisteman lan egin zuen.
1989an urrats bat harago joan zen eta hipertestu proiektu globala proposatu zuen, World Wide Web izenaz ezagutzen dena geroztik. Lehenago egindako “Enquire” lanean oinarrituta, euren jakituria elkarbanatuz jendea elkarrekin lan egin ahal izateko pentsatu zen proiektua izan zen, hipertestuak zeuzkaten dokumentuen web batean. Lehenengo World Wide Werb zerbidorea “httpd” deitu zen eta lehenengo klientea “world wid web”, ikusten-duzuna-lortzen-duzu deritzon hipertestu editorea, NeXTSep deritzonean zebilena. Lan hau 1990 urteako urrian hasi zen, eta lehenengokoz erabili zen CERNaren barruan abenduan, eta eskala handiko internetean 1991ko udan.
1991 eta 1993 urteen artean, Timek Webaren diseinuan lan egiten jarraitu zuen, internetaren erabiltzaileen beharrak koordinatuz. Bere URLs, HTTP eta HTML-aren hasierako definizioak berriro definitu eta eztabaidatu egin ziren talde handiagotan webaren teknologia hedatzen zihoan heinean.
1994an Berners-Leek World Wide Web Consortium a sortu zuen eta berehala ordenagailu zientzientzako laborategia, inteligentzia artifizialaren laborategiarekin bat egin zuena 2003an ordenagailu zientzia eta inteligentzia artifizialaren laborategia (CSAIL) bihurtzeko Massachusettseko teknologiaren institutoaren barruan. Geroztik, honen zuzendaria izan da weba bere potentzial gorenera irizteko ahaleginak egiten dituelarik.
1999. urtean 3Com Founders elkartearen buru bihurtu zen eta egun, elkarte bereko ingeniaritzako irakaslea da, ingeniaritza elektrikoan eta ordenagailu zientzian ere irakasten dabilelarik. Era berean, Decentralized Information Group (DIG)eko buru da. 2004ko abenduan Southamptoneko unibertsitatearen ordenagailu zientzien departamenduaren irakasle bihurtu zen eta 2006ean webaren zientziaren ikerketa iniziatibaren zuzendari bihurtu zen beste zenbait aditurekin batera, hau delarik World Wide Webaren arazoak eta soluzio praktikoak bilatzen eta eskeintzen diharduen lehen talde multidisziplinarra.
Erreferentziak:
– Maria Jesús Lamarca (2009). “El autor y la autoría en el mundo digital“, 2009ko irailaren 24ean kontsultatuta, 19:57etan hurrengo web orrialdetik: http://artesadigital.blogspot.com/2009/02/el-autor-y-la-autoria-en-el-mundo.html
– Ramón Pérez Parejo (2004). “La crisis de la autoría: desde la muerte del autor de Barthes al renacimiento de anonimia en Internet.” 2009ko irailaren 24ean kontsultatuta 20:38etan hurrengo web orrialdetik: http://www.ucm.es/info/especulo/numero26/crisisau.html
– W3ren webgune ofiziala (2009/09/21). “Tim Berners-Lee´s long biography” . 2009ko irailaren irailaren 25ean 16:30etan hurrengo webgunetik: http://www.w3.org/People/Berners-Lee/Longer.htmlç
– Tim Berners-Lee. (2009/09/22). “Wikipedia, entziklopedia askea”. 2009ko irailaren 28an, 11:22an kontsutaltuta ondorengo webgunetik: http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Tim_Berners-Lee&oldid=29960934.
– Biografías y citas (2009) “Biografía y vida de Tom Bernes-Lee”. 2009ko irailaren 26ean, 13:26ean kontsultatuta ondorengo webgunetik: http://www.biografiasycitas.com/index.php?option=com_content&task=view&id=2572&Itemid=47