Web-aren gurasotzat kontsideratzen dugun Tim Berners-Lee 1955eko ekainaren 8an jaio zen Londresen. Bere lehenengo ikasketak Sheen Mount Primary School-en hasi zituen Emanuel School-en jarraitzeko. Gerora, Fisikan lizentziatu zen 1976.urten Oxford-eko unibertsitatean.
Berners-Lee CERN-ean lan egin zuen 1980eko aberndurarte. Denboraldi horretan, hipertextuan oinarritutako proiektu bat proposatu zuen.
Ondoren, John Poole Image Computer System Ltd. empresara joan zen lan egitera, hala ere, 1984an bere jatorrira bueltatu zen, hau da, CERN-era.
1989an, Berners-Leek interneta hipertextuarekin elkartzeko aukera ikusi zuen eta horretatik World Wide Web sortu zen. Web-aren bere lehenengo proposamena 1989ko martxoan garatu zuen, eta, 1990an Robert Cailliauren laguntzaekin bertsio berritu eta garatuago bat egin zuten. Horretarako, lehenengo bilatzailea eta lehenengo web-zerbitzaria diseinatu eta eraiki zituzten.
Lehenengo web-zerbitzaria CERN-ean zegoen. Honek, World Wide Web-aren gaineko azalpenk ekartzen lagundu zuen eta horrela, internetaren difusioa Europan zehar oso azkarra izan zen.
1994.urtean Massachusetts Institute of Technology-ko konputazioaren zientzi eta ineligentzia artifizialaren labortegian sartu zen. Estatu Batuetara joan zen bizitzera eta gaur egun zuzentzen duen W3C matxoan jarri zuen martxan. Organsmo honek, estandar guztiak askeak izatea erabaki eta ahalbidetu zuen, hau da, danok askatsun osoz eta xentimorik ordainu gabe erabil dezakegula; dudarik gabe, web-ak gaur egun daukan garrantzia izateko lagundu duen arrazoi pisutsua da.
2001.urten Ingalaterrara joan zen bizitzera East Dorsen Heritage Trust-eko patroi bihurtu baitzen.
Hiru urte beranduago, 2004.urtean, U.K.ko Southamipton-eko Unibertsitateko elektronika eta informatika eskolako informatika irakale izateko eskaintza onartu zuen Web Semantikoaren proiektu berri eta aktualean lan egiteko.
Bere burua Web-aren sortzaile zein babesletzat dauka.
Erreferentziak:
- María Jesús Lamarca (2009). “El autor y la autoría en el mundo digital”. Kontsultatua: 12:00, 2009ko irailaren 26an. Orrialdea: http://artesadigital.blogspot.com/2009/02/el-autor-y-la-autoria-en-el-mundo.html
- Ramón Pérez Parejo (2004). “La crisis de la autoría: desde la muerte del autor de Barthes al renacimiento de anonimia en Internet”. Kontsultatua:12:01, 2009ko irailaren 26an. Orrialdea:http://www.ucm.es/info/especulo/numero26/crisisau.html
- Tim Berners-Lee. (2009/09/22). “Wikipedia, entziklopedia askea”. Kontsultatua: 11:51, 2009ko irailaren 26an. Orrialdea: http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Tim_Berners-Lee&oldid=29960934
- Biografias y citas (2009) “Biografia yvida de Tom Bernes-Lee“.Kontsultatua:12:05, 2009ko irailaren 26an. Orrialdea: http://www.biografiasycitas.com/index.php?option=com_content&task=view&id=2572&Itemid=47