Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Tropela

diciembre 22nd, 2010 · No hay Comentarios

Txirrindularitzari buruzko informazio guztia euskaraz ematen duen orrialdea da Tropela. Bertan, apostuak egiten dira, apostu horietako garaileek sariak izaten dituzte. Parte hartzea ez da ordaindu behar eta 2005. urtean, 3000 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte Tourreko porretan horretan parte hartzeko erabiltzailea izan behar zara nahi baldin baduzue sartu hemen eta ikusi ze arau bete behar diren.

Tropelak orrialde bat dauka interneten eta bera hiru zati ezberdinetan banatzen da. Lehiaketa, txirrinketa eta Elkarteak. Berauen barruan hainbat atal desberdin daude oso interesgarriak  izan daitezkeenak. Horretaz aparte, tropela Facebook,Twitter eta Blogetan aurki daiteke.

Sare sozialak:

Tropelak hainbat eta hainbat jarraitzaile ditu Facebook- ean.1405 pertsonak atsegin  dute Tropelaren Facebook- eko orria. Tropelak Facebook eta Twitter zuzenean lotuta dituzte, hori dela eta Twitterren argitaratzen duten oro Facebook-ean agertzen da. Facebook-ean 37 orrialde dituzte gogoko.Gaur egun gero eta gutxiago erabiltzen dute Facebook-a eta gero eta gehiago Twitterra.

Microblogging:

Tropelak, Twitterrekin lan asko egiten du.Twitterren bitartez, Facebook- era artikulu guztiak bidaltzen dituzte zuzenean,Twitterren 137 jarraitzaile dituzte, eta beraiek 229 jarraitzen dituzte. Hauek 23 lista desberdin dauzkate. Twitterrenberaien jarraitzaile izateko gogoa baldin badaukazu edo albisteak irakurri nahi baldin badituzu aurreko link- era jo ezazu.

Beste orrialde batzuk:

Tropela.net-ek bloga ere badauka, bertan jendeak bere komentarioak idatz ditzake eta jarritako albisteei buruzko beraien iritzia eman dezakete.Artikulu bakoitzaren bukaeran, artikulu horri buruzko iritzi kritikoa edo ideak aipa daitezke. Hauen horrialdean, normalean txirrindularitzari buruzko artikuluak argitaratzen dira.

Tropelaren blog-ean baita ere bideo batzuk agertzen dira bertan txirrindularitzaren inguruan gertatzen den ororen berri izan dezakegu, irakurri beharrean gauzak errrazagoak izan daitezen.

ERREFERENTZIAK:

1- LaJean Humphries. (January 15, 2007). The Impact of Social Networking Tools and Guidelines to Use Them.2010/12/22 kontsultatua. http://www.llrx.com/features/goodgoogle.htm

B isitatu ditudan orriak:

1- Tropela. (2010). Tropela.net,tropelakoen orrialdea.2010/12/22 11:31ean kontsultatua. Toki honetatik: http://www.tropela.net/

2- Tropela. (2010/12/14 22:24). Tropelaren Facebook-a.2010/12/22 11:30 kontsultatua. Toki honetatik: http://www.facebook.com/tropela

Filed under: Web Communication

Etiquetas:

  • Etiquetas