Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

WEB-a

noviembre 2nd, 2008 · No hay Comentarios

Web-a (World Wide Web, WWW, edo amarauna) hipertestuan oinarritutako sistema bat da, Interneten informazioa bilatu, eskuratu eta ikusteko aukera ematen duena. Hemen gehien erabiltzen den lengoaia HTML da( HyperText Markup Language, hipertestua markatzeko legoaia), eta testu-markak edo etiketak ezartzean oinarritzen da.

Gaur egun, Internet web-a da; 2001ean 8.745.000 webgune zeuden- horietako batzuk oso handiak ziren, 10.000 orrialde baino gehiagokoak- eta egunetik egunera handituz doa. Lanerako interes handiko baliabideak eskaintzen ditu.Webgunee jarduera nagusiak honako hauek dira: %15,5 informazioa; %14,2 zerbitzu profesional, zientifiko eta teknikoak; %12,8 beste zerbitzu batzuk(administrazio publikoak salbu); %11,8 salmentak; % 8.5 industria; % 6,6 hezkuntza; %4,7 artea, josteta eta aisaldia; % 2,4 pornografikoa

Webgunee %47 AEBetakoak dira eta hezkuntzari dagokionez, %73etan ingelesa erabiltzen da: frantsesaren eta gaztelainaren erabilera %03an kokatzen da.

Hauek dira webaren ezaugarriak:

  • Globalitatea
  • Eskuragarritasun unibertsala
  • Tamaina handia
  • Izugarrizako hazkundea
  • Garapen azkarra
  • Finkotasun eza
  • Forma aldetiko heterogeneotasuna
  • Kalitateari degokionez, aldea izaten da batetik bestera.

Orri nagusi bati hierarkikoki loturiko web-orrialdeen multzoa da webgune bat, zein URL( Uniform Resource Locator) baten bidez errepresenta daitekeen, eta unitate dokumentala( besteetaik bereizgarria) eta unitate instituzioanala osatzen dituen; halaber, nork osatu duen jakin daiteke.

Iturriak:

– Teresa Agirrazaldegi Berriozaball-en liburu batetik.

      

Etiquetas:

  • Etiquetas