Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

WEB= HIPERTESTU+INTERNET

noviembre 12th, 2008 · No hay Comentarios

Informatikaren arloan, deneko Web deritzogun hori, elkarren artean lotutako hipertestu nahiz hipermedioen sistema bat da, interneten bidez sartze erraza.

Hipertestua, duela gutxi sortutako berrikutnza bat da eta jende anitzek erabil dezakeen ordenagailuko testu batean datza. Esan bezala oso berria da, izan ere, sorrerak 1980an du jatorria, Bernes-Lee zientifikoak Robert Cailliau belgikarrarekin batera World Wide Web sortu zuenean, mundu osoko gainontzeko ikertzaile zientifikoekin ideiak nahiz jakintzak partekatzeko. Esan genezake, Web-a elkarlotuta dauden dokumentu hipertestualen sistema bat dela eta interneten bidez haietara irits daikeela. Baina, hobeto esanda, hau izago litzateke: Web-a internetaren eta hipertestuaren ateko konbinaketa da. Grafikoki horrela adieraziko dugu: Interneta+hipertestua=Web-a.

1980 baino urtre batzuk beranduago, browers izeneko programa bat sortu zen, guk, nabigatzaile deritzoguna. Lynx izenekoa. Honekin, estekak edo hyperlinkak erabiliz, elementu testualetara ez ezik, soinu bideo eta marrazkiak lortzera irits daiteke. Hauek hipermedio bezala ezagunak dira.

Denan den, hipertestua hipermediaoren forma bat da, diseinatzera eta testuak media batera bideratzen dituena.

Hipertestuen artean 3 mota bereiz genitzazke: Lehenik eta behin “orokorra” dago, edozein arlotan eta bere erabileran baliozkoa dena. Bigarrenik, “abstraktua” ezaugarri bereziak ikasteko helburuarekin banandu daitezke eta horrela bere mamia atereaz. Azkenik, “sendoa”, errepresentatuko duen futzioa koherentea izango da beste mota batzuetako osagarriekin.

Ondorioz, eredu bakoitzaren jomugak teknologia mota baten errepresentazio kontzeptuala behar du izan eta ez sistema konkretu edo berezi batena.

      

Etiquetas:

  • Etiquetas