Web-a 1990 aldera sortu zuten CERN-ean (Geneva, Suitza) lanean ari ziren Sir Tim Berners-Lee ingelesak eta Robert Cailliau belgiarrak. Geroztik, Berners-Leek paper aktibo bat jokatu du Web estandarren garapena gidatzen (adibidez web orriak osatzen duten markatzeko lengoaien kasuan ). Azken urteotan Web Semantiko baten alde egin baitu.
Dokumentuak URI (Uniform Resource Identifier) baten bitartez identifikatzen dira.
Web, internet eta hipertestu elkarloturiko hiru termino dira. Ondorengo pasarteetan lotura honen argudioak aurki ditzakezu:
World Wide Web (web)
Internet baitako hipertestuako dokumentuen sistema bat da. Web nabigatzaile batekin erabiltzaile batek testu, irudi zein beste multimedia eduki izan ditzakeen Web orriak ikusten ditu eta hiperesteken bidez orri horien artean nabigatu. WWW terminoa modu ezegokian erabili ohi da Internet-en sinonimo bezala, baina Web kontzeptua Internet erabiliz dabilen zerbitzu bat da, posta elektronikoa bezala.
Hipertestua
Era ez sekuentzialean irakurri daitekeen dokumentu digital bat ere izan daiteke, zeinek hiperloturak edo hiperestekak bere baitan biltzen ditu.
- Linealitate eza (ager daitekeen arren)
- Adabegi berberera leku ezberdinetatik iristea uzten du.
- Ondo antolatuta badago, zati bat informazio askoren artean azkar bilatzea eskaintzen du.
- Txarto antolatuta badago, lekukotasunaren eta desorientazioaren galera sor dezake.
- Estruktura ez-linealean nabigatzeko zenbait laguntza-zerbitzu ditu (adibidez, goi-mailako mapak, atzera egiteko aukera, bilatzaile erremintak, indizeak, anotazioak egiteko aukerak, etab).
Hipertestuaren estruktura hiru oinarrizko elementuez osatuta dago:
- Adabegiak: Informazioa daukaten oinarrizko unitateak dira.
- Estekak: Adabegiek interkonektatzen dituzte informazio segmentuak estekatuz.
- Ainguratzeak: Hasiera eta esteka bakoitzaren helmuga adierazteko balio dute.
Hipertestua osatzen dute oinarrizko elementu hauek estruktura konplexu eta heterogenikoak sortzen dituzte, informaziora atzitzen dutenak nabigazio edo adabegien bitartez.
Hiperloturak edo hiperestekak
Hauek, adabegien arteko loturak izateaz gain, dokumentuaren irakurketa sekuentziala edo ez sekuentziala bideratzen dute. Interneti esker, hipertestuko dokumentuak eta erabilerak lokalak edo gainontzeko lekuetatik etor daitezke. Garrantzitsuena World Wide Web delarik.
Internet
Mundu osoan zabalduta dagoen sareen sare erraldoi bat da. TCP/IP protokoloak erabiltzen dituzten milioika ordenagailu daude elkarbaturik. Internet bidez erabil daitezkeen zerbitzuen artean, web zerbitzuaz kanpo, hurrengoak aurki ditzakegu: fitxategien transferentzia ((FTP), posta elektronikoa (e-posta), bat bateko mezularitza eta abar.
ERREFERENTZIAK
Hipertestu. (2008, Urria 18). Wikipedia, Entziklopedia askea. Retrieved 12:22, Azaroa 1, 2008 from http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Hipertestu&oldid=881918.
Hiperlotura. (2006, Iraila 8). Wikipedia, Entziklopedia askea. Retrieved 12:23, Azaroa 1, 2008 from http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Hiperlotura&oldid=171429.
World Wide Web. (2008, Iraila 25). Wikipedia, Entziklopedia askea. Retrieved 12:23, Azaroa 1, 2008 from http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=World_Wide_Web&oldid=857692.
Internet. (2008, Urria 13). Wikipedia, Entziklopedia askea. Retrieved 12:23, Azaroa 1, 2008 from http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Internet&oldid=875703.