6.- Arlo fonikoa: euskarak duen sistema fonikoaren azalpen sinkronikoa eta diakronikoa: ezaugarri nagusiak:
Arlo hau aztertzeko Koldo Mitxelenaren Fonética Histórica Vasca (1961) erabiliko dut oinarritzat, hau baita euskararen fonetika (eta fonologia neurri txikiago batean) artezen eta sakonen artertzen duen lana. Txillardegiren Euskal Fonologia ere aipatzekoa da garrantzisko lanen artean, hala ere, lan horretan Txillardegik Mitxelenaren lana garrantzistuena dela esaten du eta ondorengo hitzekin goraipatzen du: Autore hauez gain, Rosa Miren Pagolaren eskolako apunteak ere osatzeko erabili ditut.
Behin iturriak argituta, hel diezaiogun bokalismoari. Bokalen sistemari begiratzen badiogu, Mitxelenak sistema gaztelaniaren parekoa dela dio (gaztelaniak sistema hau euskaratik hartu zuela uste da). Euskarak bost bokal ditu /i, e, a, o, u/ eta denak agertzen dira azken posizioan (gaztelanian gertatzen ez den bezala). Hau hasieran horrela bazen ere, zenbait hizkerek <ü> bokala (ezpainetakoa, aurrekoa eta sabaikoa) garatu zuten Erdi Aroan: (Z), ek (BN) Amikutze eta Bardoze. Lafonek fonematzat hartu zuen hots hau, zenbait kasutan oposatzen delako (hün/hun), baina bikote hauek ez dira benetako bikote zaharrak eta, ondorioz, Mitxelenak ez dio fonema kategoria onartzen. Bokal honen jatorriaz, Bonapartek Pirinioetako beste hizkera batzuetan ere jaso zuela esan behar da. Batzuek gaskoieratik hartua dela diote eta beste batzuek zubereraz sortua zela eta gaskoierak bertatik hartu zuela.
Bokalismoarekin jarraituz, bokal sukurkariak aipatu behar ditugu. Zubereraz eta Erronkarieraz agertzen dira hauek (balio fonologikoarekin), baina esan behar da, antzina euskalki guztietan egongo zirela. Bokal arteko -n- galtzen zenean, desagertu aurretik bokal horiek sudurkari bihurtzen zituen. Beraz, hau dugu jatorria, bigarren mailako jatorria dute. Honek bilakabide ezberdinak izan ditu:
BNB > B̃B̃ > BhB > BgB / BøB
TESTIGANTZAK:
Naf: XI. Mendean galdua, Americ Picauden XII. Mendeko testigantza.
Bizk: XVI.
Erron. XX. Mendean desagertu zen arte bizirik
Zub: gaur egun bizirik.
Diptongoak direla eta, egun askoz ugariagoak direla aipatu behar da, bigarren mailako diptongo asko baitugu. Bokal arteko hurbilkarien galeragatik diptongoak ugaritu egin dira. Bestalde, aipatzekoa da garai zaharrean euskarak ez zuela goranzko diptongorik, 5 beheranzko diptongok osatzen zuela sistema.
Kontsonantismoari erreparatzen badiogu, ezer baino lehen, Mitxelenak euskal kontsonante zaharren sistema errepresentatzen duen taula hau proposatu zuela esan behar da. Latinetik hartutako maileguak eta akitanierazko inskripzioetan agertzen diren hitzak oinarri hartuta errekonstrukzioaren metodologiaz baliatu zen:
Gogorrak |
– |
t |
c |
`c |
k |
N |
L |
R |
Bigunak |
b |
d |
s |
´s |
g |
n |
l |
r |
Gaur, kontsonante ahostun eta ahoskabeen arteko oposizioa daukagu, baina garai zaharrean oposizioa bestelakoa izango zen: kontsonante gogor eta bigunak oposatuko ziren. Martinetek, aldiz, garai zaharrean galtzen joango zen kontsonante ahostun eta ahoskabe arteko oposizioa defendatu zuen.
Taula hau mailaz maila aztertzen badugu, Schuchard-ek ere aipatu zuen /p/k maiztasun gutxi daukala. Gainera, Akitaniazko grafietan ez da agertzen eta euskarazko hitzetan hondar zaharreko gutxi daude. /p/, /b/ bikote zaharrik ere ez dago euskara zaharrean eta horrek antzinako euskaran /p/rik ez dagoela pentsatzera garamatza. /b/ hori /mb/ hots zahar batetik sortua dela dio Martinetek, horrela azalduko lirateke m/b alternantziak (baneki/maneki, bakailao/makailao).
/t/ eta /k/ri dagokionez, Akitaniazkoa inskripzioetan txandaketa ugari agertzen direla aipatu behar da: sembetten/ sembetenis; sirico / siricconis. Grafia bikoitz horiek ez ziren geminatuak izango, seguruenik leherkari gogorrak zirela adieraziko zuten. Euskarak ez zuen leherkari geminaturik: cattus> katu, peccatum > bekatu. Leherkari bigunak, egungo ahostunak, ez dira inoiz geminatuen grafiaz idatzi.
Beraz egungo leherkarien sistema p/b, t/d, k/g eta tt/ dd sabaikoek osatzen duten artean, sistema zaharrean, b, t/d, k/g egongo ziren eta sabaikoek, fonema izan barik, adierazkortasun balio izango zuten. Hasierako posizioan, latinezko maileguetako ahoskabeak ahostundu egin ziren euskaraz: lat. Corpus > gorputz. Hala ere, gaur zenbait euskalkitan, (B), berriro ahoskabetu dira: lat. Crucem > gurutz > kurutz.
Txistukariei dagokienez, Akitaniako inskripzioetan, <s> grafiaz idatzita agertzen dira bai bizkar hobietako igurzkaria: cison, baita mihi puntakoa ere: sembe. Afrikatuak ere agertzen dira <x> edo <sx> grafiekin idatzita: ilurberrixso. Latinaren sistema fonikoa murritza zen euskararen sistemak zituen txistukarien hotsak adierazteko. Horregatik, inskripzioetatik ezin genezake ezer finkorik jaso.
Txistukarien fonemei begiratzen badiegu, 3 igurzkarik eta 3 afrikatuk osatzen dutela ikusten dugu, bai garai zaharrean eta bai gaur. Hala ere, sistema hau simplifikatzen hasi zen Bizkaieraz (XVI. mendean jada sistema galdua du Micoletak) bizkar hobietako igurzkaria eta mihi puntakoak nahastuz. Gaur benetako desfonologizazioaz hitz egin dezakegu eta Gipuzkeraren eremura ere zabaltzen hasia da. Euskalki guztietan, afrikatuaren alde neutralizatu dira azken posiziokoak: lat. Fortis > bortitz, morfologian izan ezik (instrumentala).
Sabaikoak, esan bezala, antzin aroan bigarren mailakoak ziren, adierazkortasuna adierazten baitzuten: aita/ aitta, zozo/ xoxo, (h)ori/ (h)olli. Hala ere, bustidura hau gehitzen joan da eta zenbait hizkeratan hasieran zuen balio adierazkor hori galdu du, bustidura automatiko bihurtuz: nox, gox, ulle (B).
/f/ hotsari dagokionez, aitzin arioan ez zen existituko, baina goiz dokumentatzen da euskaraz: 1025ean datatutako San Millango Reggan jada Naffarrate agertzen da. Duda da, garai horietan dokumentatutako <f>dun hots horiek /f/ ahoskatuko ote ziren edo ultrazuzenketak diren (Zuffia kasuan bezala). Gaur, /f/dun hitz asko mailegatuak dira: fede, fabore… Zenbait hizkeratan, (G) (B) ekialdean, etab. /f/ /p/ ahoskatuz ekiditen dute (apari, pede….). Beraz, egun /f/ /p/ txandaketa gertatzen da, baina garai zaharrean /f/ /b/ txandaketa gertatzen zen: Latinezko cavea > euskaraz (h)abia, kabia / afia / apia, kafia egingo zen.
Sudurkariei dagokienez, /n/ hobietako sudurkaria latinetiko maileguetan desagertu edo /h/ bihurtu da, hau da, latineko -n- > euskaraz -ø- / -h-. Adibidez: catenam > katea, coronam > koroa, anatem > ahate, onorem > ohore. Aurrerago ere esan bezala, desagertu aurretik bokalak sudurkari bihurtzen ditu. Galera hau, euskal jatorriko hitzekin ere gertatzen dela ematen du. Akitaniako inskripzioek hala erakusten dute: seni, sennico, seniponnis. Latineko -nn-, berriz, euskaraz -n- egitera pasa da: annona > anoa, capanna > kapana. Baita euskarazko bukaera zaharretan ere: *ene, *bene > me(h)e, *xene > xe(h)e. Toponimian ere latinezko –anu(m)etik datozen -ano, -iniz eta -ona formek -n- galtzera jo dute: Galdakano > Galdakao, Laukiniz > Laukiz, Aramaiona > Aramaio.
Latineko -nn- berriz, euskaraz -n- egitera pasa da: annona > anoa, capanna > kapana. Garai batean hau N gogorra izango zen eta baita -n- gorde duten euskal jatorriko hitz batzuetakoa ere: annaya, minnaya, enneco. Hitz bukaeran, azken posizioko sudurkaria iraganean ere gogorra izango zen, eta ez zen erori: gizon, hirugarren e.a. Hala ere badira n gabeko forma gutxi batzuk atzizkietan: -ki, -kila zein lexikoan: orai, egu. Konposizioan lehenengo elementuko /n/ galdu egiten da: eguberri, eguazten, jauregi. Hitz hasieran ez du maiztasun handirik baina n- zaharra izango zen: ni, nagi, neska, neke.
/m/ biezpainetako sudurkaria dela eta, lehen /b/ren kasuan aipatu bezala, /mb/ hotsetik sortua izango da. Gaur, fonema da euskalki guztietan, baina protoeuskaran ziur asko ez. Beraz /m/ bigarren mailakoa izango zen. Akitaniazko inskripzioetan ere gutxi agertzen da: Hasieran birritan bakarrik (Monsus / Bonsus, Bonxsus txandakatuz eta Matico) eta kasu bakarrean hitz barruan (Semenaris). Latineko maileguetan, /b/, /v/ euskaraz /m/ egiten direla ikus dezakegu: Vindicaretum > mendekatu, balneum > mañu, baculum > makulu, bacilla > makila. Latineko m berriz euskaraz mantendu egingo da: magis > maiz, mercem > merke, metam > meta.
Sudurkari sabaikoari erreparatzen badiogu, bi mota bereizi behar ditugu: automatikoa eta adierazkorra. Lehenengoa gutxi agertzen da aezkeraz, lapurteraz, behe-nafarreraz eta bizkaierako zenbait tokitan. Hizkera hauetan, batzuetan maileguetan ere, despalatalizatu egiten da: baño > mainu, tella > teila. Adierazkorra berriz, diakronian forma bakarra izango zen. Dena den, automatikoa etengabe joango zen sartzen “i” bokal oso eta batez ere bokal erdi baten ondoren: baina > ba(i)ña, gain > ga(i)ñ.
Dardarkarietara jauzi eginez, lehenengo posizioan dardarkaririk ez dagoela esan behar dugu eta maileguetan bokal protetikoa sortzen zela: lat. Rotam > errota, lat. Regem > errege. Leizarragak “regei” darabil baina kultismoa da, ez du ahoskera agertzen. Aipatzekoa da baita, hitz barruan eta bokal artean, soilaren eta anitzaren arteko oposizioak bizirik dirauela: ere / erre, ero / erro, sari / sarri, zori / zorri e.a. Zubereraz izan ezik, bokal arteko dardarkari soila galdu baita. Posizio inplosiboan, kontsonante aurrean neutralizatu egiten da eta artxifonema /R/, biguna nahiz gogorra ahoska daiteke: arto, ardi, artzulo. Hala ere, testu zaharretan anitzar agertzen zaigu askotan, again anitza ahoskatzen zela adierazteko: ilárrguia, ederrgaiec. Azken posizioan ere neutralizatu egiten da.
Albokariei dagokienez, diakronian, latineko -ll- euskaraz -l- egitera pasatu da: castellum > gaztelu, ballaena > balea, cella >gela e.a. Latineko -l- berriz euskaraz -r- egiten dugu: angelus > aingeru, voluntatem > borondate, colum >goru, gulam > gura, caelum > zeru. Baita euskal jatorriko hitzekin ere: Antzin Aroko ili > (h)iri/ (h)uri egin zen, il(u)mberritani > Irumberri > Lumbier. Erdi Aroan oro har bilakabidea burututa dago. Esan behar da, hitz zaharretan gutxi direla -l- > -r- bilakatu ez diren kasuak: bele, ile, zulo, zelai, olo. Agian kasu hauetan -l-, gogorra izango zela pentsa daiteke.
Konposizioan, aldiz, kontrako prozesua gertatu da. Lehenengo elementuaren aferesia gertatu ondoren, azken posizioan geratzen den dardarkaria albokari bihurtu da: afari > afaldu, gari > galbahe. Eratorrietan galdu egin da: mutiko. Leizarragak analogiaz agian, muthilco darabil.
Hitz amaieran, /l/ gorde egin da, again gogorra izango zelako: azal, gibel, itzal, ohol, zabal, mutil. Grafia zaharretan ere askotan <ll> agertzen zaigu, ziur asko gogorra zela adierazteko: zaballa. Hitz hasieran ere goiz agertzen zaigu dokumentatua, aikomen akitaniako inskripzioetan agertzen direnak: laurco, laur, lauro, lohiton. Latineko maileguetan ere hasierako posizioko <l> hori gorde da: legem > lege, linum > linu.
Amaitzeko, aspiraketari erreparatuko diogu. Akitaniazko inskripzioetan maiztasunez agertzen da eta posizio ezberdinetan: halsco, harbelex, bihoxue, lethuno, erhexon, baisothar. Erdi Aroko Iruñako dokumentazioa ere maiztasunez agertzen da, zenbait kasutan hitz bakarrean aspiraketa bi ere badaudela: hurizahar, harriola. Batzuetan, /h/ hotsa, <f> grafiaz idatzita ikus genezake: fondarraga. Nafarroako XI. Mendeko dokumentazioa ere sarri agertzen da: ihiza, lehete, huarte. Eta baita San Millango Reggan ere: Harrieta, Zuhazu, Elhorriaga, Hurizahar.
Beraz, aspiraketa garai zaharrekoa da. Nafarroan oso goiz hasi zen galtzen, XI. menderako galduxea zegoen. Araban, aipatu bezala, Reggan oso ondo gordetzen da, baina XIII. mendean jada galdua dago, baina ez hain aspaldi, oraindik geminazioa gordetzen delako: Artazaa < Artazaha. Bizkaieraz, XVI. Mendean galdu zen eta gipuzkeraz ere garai horretan. Iparraldeari begiratzen badiogu, lehenengo kostaldean galtzen hasi zen, polimorfismoa baitago XVIII. mendean. Gaur, Zuberera da tinkoen eusten dioen euskalkia.
Etimologiaren arabera, 3 aspiraketa mota: zaharra etimologikoa, latineko f tik fiku>piku; bokal arteko n-aren galeraren ondoren.
Amaitzeko, aipatzekoak dira gaur Zubereraz dirauten kontsonante aspiratuak: -ph, th, kh-. Garai batean, zabalduago egongo ziren, iparraldeko hizkeretan behintzat. Euren fonema izaera dela eta, eztabaidagarria da balio bereizgarria duten edo ez.
BIBLIOGRAFIA:
Mitxelena. K., 1961, Fonética histórica vasca, Donostia, Gipuzkoako Foru Aldundia.
Mitxelena. K., 1964, Textos arcaicos vascos, Madril, Minotauro.
Txillardegi, 1982, Euskal fonologia, Donostia, Ediciones vascas.