Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Bigarren Karlistada

junio 27th, 2012 · No hay Comentarios

Bigarren karlistaldia teorikoki 1846 eta 1849 bitartean izan zen arren, askok hirugarren karlistaldiaren parte kontsideratzen dute. Izan ere, guda baino gehiago kataluniarren matxinada bat izan zen, bere egoera sozial eta ekonomikoa salatzeko.

http://cdn.dipity.com/uploads/events/8d530f80ff380812242f7e613643dea8_1M.png
Bigarren gerra karlistan edo Matinersen gerran, Katalunia egoera zailean zegoen. Eskualderik behartsuenetan gosea zegoen eta kataluniar industria krisia pairatzen hasi zen. Hau gutxi balitz, gobernuak nahitaezko zerbitzu militarra ezarri zuen, Kataluniari hain beharrezko zuen langile gazte barik utziz. Hala ere, teorikoki, Isabel II.aren eta Karlos VI.aren bitarteko ezkontza galarazteko helburua zuen matxinadak. Karlistek eta baita moderatuek ere ezkontzaren aldekoak ziren. Erreginak, ostera, Frantzisko Assis eta Borboikoa ezkondu zuen.
Matxinada 1846ko irailean Katalunian hasi eta Galiziara zabaldu zen. Matxinatuak gerrilla erara antolatu ziren, talde txikietan mugituz ondo ezagutzen zuten inguruetan. Gerrillak hainbat ekintza egin zituen armada isabelinoen aurka, baina benetako eraginik gabe (kontutan hartu behar da 2.000 gerrillari 40.000 soldaduren aurka hari zirela).

http://cdn.dipity.com/uploads/events/764c915d0a945fff4043edc35ee40178_1M.png

Orduan, Europan 1848ko iraultza demokratikoak martxan zeuden eta Maria Kristina Borboikoak Ramon Narvaezek egindako konstituzioa atzera bota zuen. Narvaez-ek berak kontrolatu zuen matxinada Galizian eta Fernando Fernandez de Cardovak, bertoko kapitain jenerala zena, kataluniarrak menderatu zituen. Ofizialki matxinada 1849ko maiatzaren 14ean amaitu zen, frantziar tropek oinordeko karlista atxilotzean. Ekainean, amnistia eman zieten karlistei eta erbesteratuak itzuli ziren.
Guztira, gudan 3.000 eta 10.000 hildako bitartean izan ziren.

Bibliografia:

  • Elhuyar. Bigarren karlistaldia ( 1872-1876) Retrieved from: http://www.puntubi.com/testuinguruak/bigarrenkarlistada.htm (26/06/2012)
  • Euskosare. Karlistaldiak ( 1872-1876) Retrieved from: http://www.euskosare.org/euskal_herria/aurkezpena_eh/historia/historia_garaikidea/karlistadak  (26/06/2012)


Filed under: Uncategorized

Etiquetas:

  • Etiquetas