Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Adimen artifiziala (Q.2)

junio 17th, 2009 · No hay Comentarios

Adimen artifizialak hainbat definizio ditu. Wikipedian, adibidez, horrela definitzen da: “izaki bizidunen prozesu arrazional eta deduktiboak burutzeko makina batek duen gaitasuna”. Allen Newellek, aldiz, horrela definitzen du adimen artifiziala: “estudio de los mecanismos de la inteligencia y las tecnologías que lo sustentan”. Beste definizio bat hau izan daiteke: “disciplina científico-técnica que trata de crear sistemas artificiales capaces de comportamientos que, de ser realizados por seres humanos, se diriía que requieren inteligencia”; Poplelek (84) ere beste definizio bat ematen du: “intento de reproducir (modelar) la manera en que las personas identifican, estructuran y resuelven problemas difíciles”. Hauek dira hainbat zientifikok eman dituzten definizioak, baina orokorrean, adimen artifizialak adimena aztertzen du, eta hau nola aplika daitekeen hainbat teknologietan, adibidez, makinetan. Horrela, makina hau gizakiok egiten ditugun gauzak egin ditzakete.

Adimen artifizialak daukan helburu nagusiena gizakiok soilik egin ahal ditugun ekintza eta betebeharrak makinek burutu ahal izatea da, baita gizakion garunaren eta honen funtzionamenduaren ulermena handitzea.

Makina eta sistematan adimen artifiziala ezartzean, hauek hobetu egiten dira kontrol eremuetan eta hardware eta software zerbitzuetan. Industria eremuan adimen artifizialari esker, hainbat garapen ezarri dituzte ere, adibidez: adimena duten eragileak, adimena erabiltzen duten sistemak eta kasuetan oinarritzen diren arrazoibideak.

Adimen artifiziala arlo guztietan da premiazkoa, baina osasunaren arloa da teknologia hau gehien behar duena, eta hainbat garapen eta aurrerakuntza ezarri dituzte hau hobetzeko; hala nola: erabiltzaileen beharretara automatikoki egokitzeko aukera duten sistemak eta zerbitzuaren optimizazioa.

Ikertzaileentzat erakargarria da gizakion adimena behar duten ekintzak egitea ahalbidetzen duen makina bat sortzea. Ekintza hauen artean hauek dira ikertzaileek aztertzen dituztenak: jokoak, hizkuntz-itzulpena, hizkuntz ulermena, akatsen diagnostikoa eta robotika.

Adimen artifizialaren hasieratik gaur egun arte, adimen artifizialak hainbat oztopo izan ditu:

  1. Konputagailuek ez daukate egiazko esanahirik.
  2. Konputagailuek ez daukate auto-kontzientziarik: emozioak, gizartekoitasuna…
  3. Konputagailuek soilik egin ditzakete egiteko programatuak dituen ekintzak
  4. Makinek ezin dute egiatan pentsatu.

Erreferentziak:

Etiquetas:

  • Etiquetas