Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Adimen artifiziala (Q.2.)

septiembre 8th, 2009 · No hay Comentarios

Adimen artifiziala bizirik ez duten agente arrazionalak garatzen dituen informatikaren saila da. Aurreko esaldia ulertzeko “agente” hitza bere giroan ekiteko, bere giroaren pertzepzioak izateko eta pertzepzio horiek prozesatzeko edozer bezalaulertu behar dugu. Razionalitatea espero den emaitza bat maximizatzeko karakteristika bezala ulertu behar da.

Emaitza arrazionalak lortzeko baliagarriak diren prozesu mota ezberdinak daude, agente adimentsua determinatzen dutenak:

1) Sarrera bakoitzeko erantzun predeterminatu bat egitea.

2) Ekintza posibleek sortutako egoeren multzoan behar den egoeraren bilaketa.

3) Algoritmo genetikoak (ADN kateetan ematen den eboluzio prozesuei analogoa)

4) Sare neuronal artifizialak (Animalien eta gizakien burmuinaren funtzionamendu fisikoari analogoa)

5) Logika formal baten bitarteko hausnarketa (giza pentsamendu abstraktoari analogoa)

Adimen artifizialaren erabilera materian aditua den pertsona baten laguntza behar duten lanpostuei zuzenduta dago. Asistente artifizial bat edukitzeak dakarren abantaila gizakiaren akatsak zuzentzea baino ez da.

Iturriak:

Inteligencia artificial. Wikipedia entziklopedia librea. 2009ko irailaren 8an, 20:24

http://es.wikipedia.org/wiki/Inteligencia_artificial

Inteligencia artificial. Monografias.com. 2009ko irailaren8an, 20,26

http://www.monografias.com/trabajos16/la-inteligencia-artificial/la-inteligencia-artificial.shtml

Etiquetas:

  • Etiquetas