Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Ahozkotasuna eta Idazketa

febrero 6th, 2009 · No hay Comentarios

Betidanik uzte izan da idazkera gizakiaren eboluzioaren froga bat dela bere ezagupenerako bidwan. Idazkerari esker uzte da, historikoki, gizakiak komunikazteko hainbat eta hainbat modu desberdinak izan dituela eta horri esker lengoaiari beste ikuspuntu berri bat emateko aukera eman dela, subjetiboagoki eta modu erreflexiboago batean. Baina idazkera eboluziorako paso hain garrantzitsu bat bezala hartzen badugu, konturatu barik ahozkotasunari inportantzia kenduko diogu. Pentsakera honi dagokionez hainbat akats aurki ditzakegu.

Azkenean irakurri ahal duten pertsonei ezaugarri “hobeagoak” ematen zaizkie, hori egiteko gaitasunik ez duten pertsonentzako baino, eta hau analfabetismo ugaria dagoen lurraldeetan ere gertatzen da.

Kultura batzuetan idazketa dago, baina ez dago inola ere modernitatearekin erlazionaturik eta ez da ahozkotasuna baino garrantzitsuagotzat hartzen ere.

Ez dago desberdintasun sistematikorik estruktura lexiko, sintaktiko edo idatzizko edo ahozko diskurtsoen produkzioaren artean.

Ong-ren ustez, “idatzizko kulturaren hipotesia kentzeko denbora” eta horregatik hau berridazten ematen du bere lanaren denbora gehiena, bertan idazten duena defendatzeko gaitasuna izateko helburuarekin. Kultura idatziaren hipotesi hau, ez da bakarrik bakoitzak irakurri eta idazteko duen gaitasunarena, konpetenztia orokorrarena baizik, idazkeraren tradizioan parte hartzeko orduan. Kultura idatzi hau zehazteko ezaugarriak lau dira:

-Textuak “fixatzeko” eta pilatzeko mekanismoren bat egon behar da. Modu nagusiena idazkera sistema bat da. Badaude ere beste modu batzuk hau aurrera eramateko, adibidez, ahozkotasuna erritmoaren laguntzaz, metrika eta espresio formularrak. Baina estrukturaren abantaila handi batek, testu mordoa pilatzeko aukera uzten digula da, beste modu indibidual batekin gauza bera egiten saiatuz gero lortuko ez genukelarik.

-Testuak erabiltzeko instituzioak egon behar dira. Kultura idatziaren garapenak zenbait instituzioek testuak erabiltzea behar dute: Elizak, gorteak, gobernuak, akademiak, familia…esate baterako, kultura idatziak instituzio desberdin guzti horien espezializazioan eta desberdintasunean rol oso garrantzitsu bat jokatzen du.

-Instituzioak egon behar dira instituzio horietarako ikasleak barneratzeko. Horien artean familia eta Eliza aurkitzen ditugu, eta, batez ere idatzizko kulturadun gizarteetan, eskola.

-Faktorerik garrantzitsuena, metalengoai oral bat da, “lengoa mental” batetara loturik dagoena, hitz egin eta pentsatzeko autoreengatik pilatutako testu eta estruktura guzti horiei buruz pentsatzeko. Metalengoai hau da irakurtzen eta hitz egiten dakitenei, testu zehatz bati buruz erreferitzeko gaitasuna ematen diena, bere propietateei eta estrukturari, eta baita ere esanahiari eta interpretazio egokiari.

Informazio iturria(k):

Oralidad y escritura en Monografias.com http://www.monografias.com/trabajos6/ores/ores.shtml

Etiquetas:

  • Etiquetas