Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

AHOZKOTASUNA ETA IDAZKETA

diciembre 3rd, 2008 · No hay Comentarios

1.     Betidanik, hizkuntzaren ikerketak, ahozkoa zein idatzia izan, eztabaida arrazoi  eta  azterketa gune izan dira hizkuntzalarientzat:

·         Hizkuntzak, ahozko ala idatzizko sustraiak ditu?.

·         Zein da lehena , zein garrantzitsuago, ….

2.     Antzinako kulturek, ahozko tradizioan murguldurik, lengoia idatzia mespreziatzera jotzen zuten. Horrela Platonek :

·         Idaztea  norberak pentsa zitekeena kanporatzea baino ez zela, pentsaera bera ahulduz.

·         Lengoaia idatzia: artifiziala, objetibo eta geldoa.

3.     Ahozkotasunaren defendatzaile sutsua den Walter Ong-ek mintzamena dela idatziaren sustraía, hau bestea gabe ulertezina dela. Bere ustetan bi ahozkotasun mota daude :

·         Primarioa : hizkuntza idatzia eta inprenta ezagutzen ez duten kulteren komuzikatzeko modua.

·        Sekundarioa : idazketa, inpresioa eta komunikatzeko forma berriak(telefonoa, telebista, irratia,…edo, egun, hipertextoa) ezagutzen dutenen komunikatzeko sistema.

4.     Ong-ek idazketaren  ahozko jatorria azpimarratzen du, arrazoiak emanez:

·         Pentsaera erabat lotuta dago soinuarekin.

·         Hizkerak idazketarekiko independentzia du eta bera gabe, iraun izan du.

·         Hainbat hizkuntza bizi eta besteetan bilakatu dira idazketa ezagutu aurretik

5.     Ong-ek  giza hizkuntza eta hizkuntza elektronikoak bereiztu egiten ditu :

·         Giza hizkuntza: sortu eta formulatzen da erabileratik abiatuta.

·         Hizkuntza elektronikoa : lehenengo sortu eta gero erabili izan dena.

6.     Egun, teknologia berriek  izugarrizko iraultza ekarri dute gizakiok komunikatzeko sisteman.

·        Ordenagailuak orain 50 urte sortu ziren ebazpen matematikoak egiteko

·        Laurogeiko hamarkadan, ordenagailu personal eta testu prozesagailuekin, hitzak eta zenbakiak prozesatu eta metatzeko tresna gisa uler zitezkeen ordenagailuak, hau da , idazketa teknologia gisa.

·         Orain, Jay David Bolter-en iritziz teknologia digitalak ez dira informazio transmititzeko, soilik; gai dira sortu eta erabiltzailearen aurrean experientzia  berriak aurkezteko :museora bisitaldia, guda eremu edo hilerri historikoak ikusi eta behatu, narrazio digitalak, antzeslanak, lagunekin jokotzeko  aukera eman edo bideokonferentzia egin Australiako aborigen batekin, Skipe erabiliz .

 

ERREFERENTZIAK

      

Etiquetas:

  • Etiquetas