Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

ARTIUM Arte Garaikideko Museoa

diciembre 20th, 2010 · No hay Comentarios

Artium, Gasteizen kokatuta dagoen arte garakideko museoa da. Museo hau, Jose Luis Caton arkitektuak diseinatua da, eta 2002. urtetik hona ospe handia lortu du museoen artean.

Deustuko Unibertsitatean Web Communication Tools irakasgaian nagoelarik, erakunde honek sare sozialetan baita beste zenbait web orrialdetan duen bilakaera aztertzea dagokit.

Sare sozialak:

Sare sozial ezagunen artean, Facebook aukera nagusia izan da sare sozialen azterketa egiteko. Bi orrialde nagusi aurki ditzakegu Artiumi buruz sare sozial honetan. Lehenengoa Artium erakundearen Facebookeko orrialde ofiziala da eta bertan, Artiumi buruzko berriak, argazkiak eta informazio interesgarria (ordutegiak, kokapena, kontaktua…)aurkezten dira. Bigarrena, aldiz, norbaitek sortutako Facebookeko aurrekontua da eta, horregatik, ez du  fidagarritasun handirik.

Microblogging:

Twitterren Artiumi erreferentzia egiten dion erabiltzaile bakarra aurki dezakegu. Honek, Artiumi buruzko informazio orokorra aurkezten du (kontaktua, kokapena, ordutegiak…), baita aurkeztuko diren erakuzpenen informazio berria ere aurkezen du. 850 baino jarratzaile gehiago dituela merezi du komentatzeak.

Beste webguneak:

Badaude zenbait orrialde Artiumi buruz. Haien artean: webgune ofiziala, bloga eta youtubeko zenbait bideo.

  • WEBGUNE OFIZIALA: Bertan egongo diren erakuzpenei buruzko informazioa, ordutegiak, kokapena, proiektuak eta argazkiak aurkezten dira. Bestalde, jendearekiko harremana estutzeko bisitari mota guztientzako erakundea bihurtu dute Webgune ofizialan aurkezten diren hiru programa mota desberdinekin.
  • BLOGA:Wordpresseko aurrekontuan badago ARTIUMi buruzko bloga. Bertan, erakusketei buruzko iritziak, informazioa, berriak eta argazkiak aurkezten dira hilero. Bestalde, Webgune ofizialera eramaten gaituen link-a badu eta, hori dela eta, beste batzuk baino fidagarriagoa da.
  • YOUTUBEKO BIDEOAK:Youtube orrialdean ARTIUMi erreferentzia egiten dioten zenbait bideo aurkitzen dira. Gehienak artelanei eta erakusketei buruzkoak dira eta, besteak ARTIUM eraikinaren bisita gidatua eskaintzen digute.

Iturriak:

Filed under: Arts, Blogs and forums, Microblogging, Social networks, Web Communication, Wikis Tagged: Artium, Arts, sare sozialak

Etiquetas:

  • Etiquetas