Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Autoretza digitala (copyleft)

enero 28th, 2010 · No hay Comentarios

Historia osoan zehar, batez ere inprentaren etorreratik, argi eta garbi ikusi izan da beti  nor zen obra baten autorea eta nork zeuzkan horren gaineko eskubide guztiak. Interneten etorrerarekin ordea, autoreen eskubidea beraiek idatzitako obren gainean zalantzatan jarri da, liburuen informazio guztia internetera heldu da eta bertan erraz kopiatu eta banatu daiteke inolako baimenik gabe.

Batzuk, jabetza intelektualaren kontzeptu honen aurka ageri dira eta “copyleft” delako lizentziaren sorrera bultzatu dute. Copyleft, Copyrightaren kontzeptuaren aurkako bezala jaio zen eta talde lanaren kontzeptuak bultzatzen ditu hala nola jendearen partaidetza handitu… etab.

Honez gain, copyleft lizentziapean argitaratua izan dena, edonoren esku dago eta bakoitzak bere erara manipulatu dezake baina, inork ezingo luke beste batek egindako lanetik probetxurik atera, izan ere, norbaitek material honetatik baliatuz beste bat egin edota publikatuko balu, copyleft kondizio berdinetan egin beharko litzateke.

Erreferentziak:

Etiquetas:

  • Etiquetas