Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Autoretza digitala: copyleft

enero 4th, 2010 · No hay Comentarios

Historia osoan zehar, eta batez ere inprentaren etorreratik liburuak hedatzen hasi eta gutxi batzuen eskubide izateari utzi ziotenetik, argi eta garbi jakin izan da nor zen obra baten autore eta nork zeukan horren gaineko eskubide bakarra. Interneten etorrerarekin ordea, autoreen eskubidea eurek idatzitako obren gainean zalantzatan jarri da. Musikarekin eta pelikulekin pasatu zen era berean, liburuen informazio dena internetera heldu da eta bertan erraz kopiatu, duplikatu eta banatu daiteke inolako baimenik barik.

Batzuek, SGAEk adibidez, autoretza babestea ezinbestekotzat hartzen dute, horrela autoreak “babesten” dituztelako eta batez ere, euren boltsikoak betetzen dituztelako. Beste batzuk ordea, jabetza intelektualaren kontzeptu honen aurka ageri dira eta “copyleft” delako lizentziaren sorrera bultzatu dute. Copyleft, Copyrightaren kontzeptuaren aurkako bezala jaio zen eta talde lanaren kontzeptuak bultzatzen ditu, elkarbanatzeak jendearen partehartzea handitu eta konpententzia agresiborik barik jendearen elkarlana bultzatzen duelakoan.

Dena dela, copyleft kontzeptu hau ez dago software librearekin erratu beharrik, izan ere, copyleft lizentziapean argitaratutakoa edonorrek erabili dezake, baina norbaitek material hau baliatuz beste material berri bat egingo balu, copyleft kondizio berdinen menpe argitaratu beharko liteke, hortaz, inorrek ezin du probetxu indibidualik atera beste batek egindako lanetik.

Loturak:

  • ¿Que es copyleft?  (2009). Fundación CopyLeft-en. 2009ko urtarrilaren 4an, 19:48an bisitatua: http://fundacioncopyleft.org/es/9/que-es-copyleft
  • Copyleft. (2009, Abendua 15). Wikipedia, Entziklopedia askea. Retrieved 18:51, Urtarrila 4, 2010 from http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Copyleft&oldid=1310934
  • Etiquetas:

    • Etiquetas