Goiz altzatu. ”Ez mesedez, gaur ez…” Betiko ohiuak plazan. Bizitza aurrera doa. Munduak biraka jarraitzen du.
Klasera joan. Etxera bueltatu. Ordenagailua piztu. Twitter. Facebook. Tuenti. Liburuak mahai azpian, botata.Denbora aurrera doa. Twitter. Facebook. Tuenti. Gaua heltzen da. Twitter. Facebook. Tuenti. Hurrengo eguna. Egunerokotasuna.
Nor gara? Zertan bihurtu gara? Non daude gure nerabeak? Non ahaztu dugu haien heziketa? Eta gurea? Denbora aurrera doa… gu gabe. Atzean gelditzen ari gara, ahazturik. Gizakiaren gizatasuna bakartuta gelditzen ari da, toki zikin eta txiki batean murgildurik; nerabeen eta gizartearen arima berriak sortzen ari dira egunero, izen berritsuekin: Twitter, Facebook, Tuenti.
Gaur egun, mendebaldeko herrialdeen bizimodu aurreratu eta garatuak, teknologia berrietan du bere aurrerakuntzarik nagusiena eta bere gizartearen oinarria. Izan ere, gizarte aurreratuenak, gehienetan sinpleenak eta hutsenak izaten dira, eta horren adibide da, batez ere, gure bizimodua; egungo nerabeen eguna isladatzea eta desrkibatzea oso erraza izaten da, ez baitute inolako esfortsurik egiten, gehienetan. Etxera helduz batera, ordenagailua piztu eta beraien Twitter, Tuenti edota Facebook sare sozialen kontuak irekitzen dituzte, bertan arratsalde edo egun guztia ematen, etxerako lanak eta etxeko gauzak beste baterako utziz. Jarrera hau oso orokortua dago eta hori izan daiteke gizarte honen arriskuetako bat, gaur egungo nerabeek, krisi ekonomikoari buruz ezer ez jakitea, eta, ordea, Tuentiaren erabilpenak buruz jakitea.
“Los jóvenes de hoy aman el lujo, tienen manías y desprecian la autoridad. Responden a sus padres, cruzan las piernas y tiranizan a sus maestros.” Socrates
Egungo gazteria ere, horrela definitu ditzakegu, baina aurrerapen teknologikoen aldaketarekin; aldaketa horrek, lehen esan dudan bezala, egoera zenbait kasutan txarrerantz eraman du. Beraz, nerabeen eta gazteriaren jarrera aldaketa bat ematea beharrezkoa da, etorkizuna beltz – beltza izan ez dadin; egunerokoa aldatuz gero, etorkizuna argiago ikusiko da. Sare sozialen eragina ona izan daiteke, baina maila batekin, guztia bezala, maila hori igaroz gero eta adikzioa sortuz gero, pertsonak beharrean landare sikuak bihurtzen baikara. Beraz, gizatasuna berreskuratu egin behar da, eta sare sozialen alde onak atera, gizartea arriskuan jarri gabe.- ↑ Linton Freeman, The Development of Social Network Analysis. Vancouver: Empirical Press, 2006.
- ↑ Wellman, Barry and S.D. Berkowitz, eds., 1988. Social Structures: A Network Approach.Cambridge: Cambridge University Press.
- ↑ Hansen, William B. and Reese, Eric L. 2009. Network Genie User Manual. Greensboro, NC: Tanglewood Research.
- ↑ Freeman, Linton. 2006. The Development of Social Network Analysis. Vancouver: Empirical Pres, 2006; Wellman, Barry and S.D. Berkowitz, eds., 1988. Social Structures: A Network Approach. Cambridge: Cambridge University Press.
Filed under: Social networks, Web Communication
![]()