Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Chris Pirillo: Twitter toki ona da pentsatzen ari zarena munduari esateko, pentsatzeko aukera izan baino lehen

diciembre 14th, 2011 · No hay Comentarios

Goiz altzatu. ”Ez mesedez, gaur ez…” Betiko ohiuak plazan. Bizitza aurrera doa. Munduak biraka jarraitzen du. Klasera joan. Etxera bueltatu. Ordenagailua piztu. Twitter. Facebook. Tuenti. Liburuak mahai azpian, botata.Denbora aurrera doa. Twitter. Facebook. Tuenti. Gaua heltzen da. Twitter. Facebook. Tuenti. Hurrengo eguna. Egunerokotasuna.

Nor gara? Zertan bihurtu gara? Non daude gure nerabeak? Non ahaztu dugu haien heziketa? Eta gurea? Denbora aurrera doa… gu gabe. Atzean gelditzen ari gara, ahazturik. Gizakiaren gizatasuna bakartuta gelditzen ari da, toki zikin eta txiki batean murgildurik; nerabeen eta gizartearen arima berriak sortzen ari dira egunero, izen berritsuekin: Twitter, Facebook, Tuenti.

Gaur egun, mendebaldeko herrialdeen bizimodu aurreratu eta garatuak, teknologia berrietan du bere aurrerakuntzarik nagusiena eta bere gizartearen oinarria. Izan ere, gizarte aurreratuenak, gehienetan sinpleenak eta hutsenak izaten dira, eta horren adibide da, batez ere, gure bizimodua; egungo nerabeen eguna isladatzea eta desrkibatzea oso erraza izaten da, ez baitute inolako esfortsurik egiten, gehienetan. Etxera helduz batera, ordenagailua piztu eta beraien Twitter, Tuenti edota Facebook sare sozialen kontuak  irekitzen dituzte, bertan arratsalde edo egun guztia ematen, etxerako lanak eta etxeko gauzak beste baterako utziz. Jarrera hau oso orokortua dago eta hori izan daiteke gizarte honen arriskuetako bat, gaur egungo nerabeek, krisi ekonomikoari buruz ezer ez jakitea, eta, ordea, Tuentiaren erabilpenak buruz jakitea.

Gaur egungo gizartean, ordenagailuak garrantzi handia hartu dute, batez ere, sare sozialei esker; izan ere, gaur egungo borroka nagusia, ordea, ez da egongelan telebistako saio zehatz bat ikusi ahal izatea. Ordenagailuaren pantaila da eskatuena. Ordenagailuko pantaila da, hortaz, etxeko pantaila guztietatik gogokoena; Internet, haur eta nerabeentzat, helduentzat telebistaren mandoa bezala da: bere munduaren zati da. Nerabeen izaera, egun, sare sozialengandik guztiz markatuta dago, izugarrizko adikzioa sortzen ari da beraiekiko. Honen inguruan, zenbait esaldi ageri dira:
“Eres lo que publicas en Twitter”
Horrez gain, noski, sare sozialek alde oso positiboak dituzte, beraien abantailak errealak dira. Batez ere, alde positibo nagusiena komunikazioarena izan daiteke, izan ere, sare sozialek komunikazioa errazten baitute; denbora falta dela, lotsatiak garela… zaila egiten zaigu zenbait pertsonekin komunikatzea, eta sare sozialei esker laguntasun edo maitasun hitz horiek modu errazagoan adierazten ditugu, Tuenti, Twitter edo dena delakoan.  Horrez gain, beste herrialde  zein kontinente batzuetako jendearekin kontaktuan jartzeko oso modu erraza da, eta erlazio asko sare sozialeei esker sortzen dira gaur egun; beraz, oso ongi etorri da sare sozialen agerpena zentzu honetan.
Baina, lehen aipatu dudan bezala, gaur egungo nerabeak ez daude beraien etorkizunagatik arduraturik, eta ezta beraien egunerokoagatik; sare sozialekin errealitate paralelo batean bizi dira eta honek kalte handia egin dezake krisian sartuta dagoen gizarte honi. Momentu honetan ideia berriak eta langileak behar dira, eta sare sozialekiko adikzioarekin ez dago hau aurrera eramaterik. Izan ere, gaurko gazteria ez da oso ezberdina antzinakoarekin konparaturik, horren adibide daukago Socrates filosofoaren esaldi ospe hau:

“Los jóvenes de hoy aman el lujo, tienen manías y desprecian la autoridad. Responden a sus padres, cruzan las piernas y tiranizan a sus maestros.” Socrates

 Egungo gazteria ere, horrela definitu ditzakegu, baina aurrerapen teknologikoen aldaketarekin; aldaketa horrek, lehen esan dudan bezala, egoera zenbait kasutan txarrerantz eraman du. Beraz, nerabeen eta gazteriaren jarrera aldaketa bat ematea beharrezkoa da, etorkizuna beltz – beltza izan ez dadin; egunerokoa aldatuz gero, etorkizuna argiago ikusiko da. Sare sozialen eragina ona izan daiteke, baina maila batekin, guztia bezala, maila hori igaroz gero eta adikzioa sortuz gero, pertsonak beharrean landare sikuak bihurtzen baikara. Beraz, gizatasuna berreskuratu egin behar da, eta sare sozialen alde onak atera, gizartea arriskuan jarri gabe.
Erreferentziak:
  •  Linton Freeman, The Development of Social Network Analysis. Vancouver: Empirical Press, 2006.
  •  Wellman, Barry and S.D. Berkowitz, eds., 1988. Social Structures: A Network Approach.Cambridge: Cambridge University Press.
  •  Hansen, William B. and Reese, Eric L. 2009. Network Genie User Manual. Greensboro, NC: Tanglewood Research.
  •  Freeman, Linton. 2006. The Development of Social Network Analysis. Vancouver: Empirical Pres, 2006; Wellman, Barry and S.D. Berkowitz, eds., 1988. Social Structures: A Network Approach. Cambridge: Cambridge University Press.

Filed under: Social networks, Web Communication

Etiquetas:

  • Etiquetas