Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

CORPEUS; INTERNET EUSKARAZKO CORPUS GISA

abril 24th, 2009 · No hay Comentarios

Internet baliabide erraldoi eta emankor gisa erabiliz, hizkuntza kontsultak egiteko oso erabilgarria suerta dakiguke. Honela, internet baliabide linguistiko eta corpusen iturri aproposa bilakatzen ari da. Baliabide hau ustiatzeko asmotan beraz, sortu da CorpEus, internet euskarazko corpus erraldoi gisa hartzen duena.

internet

Corpusak formatu elektronikoan linguistikoki ordenatuta dauden testu bildimak dira. Honek esan nahi du, hitz bakoitzaren lemaren, kategoriaren… berri ematen dela eta baita kolokazioa eta inguruan izan behar dituen hitzen berri ere. Interneten kasuan, euskarazko testu asko aurkitzen ditugu eta beraz, internet euskarazko corpus erraldoi gisa uler dezakegu, nahiz eta hitzak linguistikoki ordenatuta egon ez. Hori da beraz, CorpEus-ek egiten duen lana, internet euskarazko corpus gisa kontsultatzeko eta ustiatzeko euskuragarri izan dadila ahalbideratzea.

Hala ere, kontutan hartu behar da, copus hau euskarazko beste corpusen osagarri dela. Hitzak linguistikoki ordenatu gabe daudenez, honek ziurgabetasun bat dakarkio erabiltzaileari eta gainera bilatzaileekiko menpekotasun handia erakusten du corpus handi honek.

Etiquetas:

  • Etiquetas