Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Danok Durangoko Azokara!

diciembre 5th, 2008 · No hay Comentarios

Durangoko Azokari gaur emon jako hasikerea eta lau egunetan zehar zabalduta egongo da jendartearentzako. Gaur, gabonilaren 5ean, barikuan zabaldu eta hurrengo asteko astelehenera arte zabalik eukingo dozue.

Hainbet eta hainbet liburu barri kaleratu diraz euskal idazleen eskutik eta oso interesgarriak diraz eskeinitako literatur proposamenak. Horrez gain, musika diskak be badoguz, mota guztietako musika entzun ahal izango da bertan eta ez doguz umeak ahaztu behar, eurantzako be hamaika liburu, diska eta jolas topako doguz eta.

Gaur, barikua, umeak eta gazteak euren ikastetxetatik azokara joateko eguna izan da eta Azoka ganezka egon ei da, adin guztietako jendea egon dalarik barruan. Bihar eta etzi, asteburuan, ekintza asko aurkitu ahal izango doguz Durangon, azokaren barruan zein kanpoan be bai. Besteak beste, Kafe Antzokian Kauta euskal musika taldeak joko dau gabeko 10ak inguruan zapatu egunean eta domekan, goizeko 11etan Gotzon Garate handiari omenaldia egingo jako.

Guk Deustuko Unibertsitatetik postu bat daukogu ipinita eta Euskal Filologiako ikasleak gara bertan barruan liburuak saltzen egoten garenok. Aurten nire ikaskide bik hartu dabe parte liburu-salmentan eta zihur nau ezelango arazo barik dabizela danetarik saltzen, esperientzia be badaukoe eta. Eureri bisita egiten hurreratu beharko nazela pentsaten dot.

Danok Durangoko Azokara beraz! Hamendixik anima zaiteziela eskatuten deutsuet danori merezidu dau bertara inguratzeak, kultura apur bet hartzeak eta baita beste barik bertan egoteak ere.

Zoazienak zoaziela ondo pasau Durangoko Azokan eta gitxi gastau.  Bertan zauziela euskeraz bizi zaitezie eta zoriontsu izan!

      

Etiquetas:

  • Etiquetas